'Bizkaia Maitea' aldizkaria formatu digitalean irakurgai

Bizkaie! 2015-06-26 10:51

Bizkaia Maitea Iraunkortasunerako Hezkuntzarako aldizkaria da eta Ingurumen Foru Sailak argitaratzen dau; aldizkariak daborduko hamarkada bi baino gehiago bete ditu, eta orain goitik behera barriztauta agiri da interneten; horretarako, formatu barriak erabili ditu, eta ikusteko eta konsultarako aukerak ugarituz eta erraztuz.

Bizkaia Maitea Iraunkortasunerako Hezkuntzarako aldizkaria da eta Ingurumen Foru Sailak argitaratzen dau; aldizkariak daborduko hamarkada bi baino gehiago bete ditu, eta orain goitik behera barriztauta agiri da interneten; horretarako, formatu barriak erabili ditu, eta ikusteko eta konsultarako aukerak ugarituz eta erraztuz.

Lehenengo hobekuntzetako bat izan da formatu barriak sartzea, artikuluak konsultau eta irakurteko. Orain arte, .pdf formatu alkarreragilea baino ez da egon; gaur egun, ostera, aldizkaria formatu digitalean ikusi daiteke, bai eta Issu plataforman, hain zuzen be, pdf-ak ikusteko aukerea emoten dauen lineako zerbitzuan. Aurrekoaz gan, web formatuari erantsi jakoz multimediako baliabide asko.

Beste alde batetik, ingelesezko edukiak sartu dira; modu horretara, hizkuntza horretan konsultau daitekez daborduko aldizkariaren artikulu nagusiak.

Beste barrikuntza nagusietako bat da aldizkariaren webgune nagusia sartzea; hobekuntzak sartu dira hara heltzeko eta bera erabilteko; ganera, eroso eta azkar sar daiteke aldizkarian eskaintzen dan informazino osora: oraingo eta lehengo aleak, harpidetza modua, hainbat hizkuntzatara sartzea eta abar.

Aurrerapen horreekaz guztiakaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak bultzada barria emon nahi deutso iraunkortasunerako hezkuntzarako eta gizarte-komunikazinoko tresna honi; izan be, tresna horren bidez, informau, gaitu eta prestau nahi dogu Bizkaiko biztanleria, Garapen Iraunkorragaz loturiko gai guztietan. Aldizkaria teknologia barriakaz buztartuz, balio handiagoa emoten jake edukiei, eta haren hezkuntza-lana indartzen da; hori ez eze, irakurleak izan daitekezanak zabaltzen dira Bizkaitik planeta osora.

Azkenik, adierazo nahi dogu Bizkaia Maitea Iraunkortasunerako Hezkuntzarako aldizkaria komunikabide bat dala, hamarkada bi baino denpora luzeagoan eta eten barik jardun dauena Ingurumen eta Iraunkortasunaren gaiak ardatz hartuta; aldizkari hau, gaur egun, gai horreei buruz Euskal Herrian doguzan argitalpen zaharrenetakoa da. Aldizkaria interneteratu da eskuarte legez, iraunkortasun osoagaz loturiko gai orokor eta bereziak zabaltzeko (ingurumenekoak, kulturakoak, ekonomiakoak eta gizartekoak, bai eta gobernantzakoak be), eta bideratuta dago publiko orokorrarentzat zein eskola-umeentzat. Aldizkariaren egiturea gaien araberakoa da; besteak beste, ondokoak nabarmentzen dira: Lurra izeneko planetan, Gure ingurunea, Ingurumen-osasuna edota Bizkaia Maitea Txiki; azken atal hau beren-beregi moldatu eta zuzendu da gazteenentzat.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu