2015eko Bilboko Aste Nagusiko sei kartel finalistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2015-06-24 17:50

Sei kartel finalistak Plaza Zirkularrean dagoan Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan (Terminus) egongo dira ikusgai eta baita Bilboko Udaleko webgunean be, astelehenetik, bagilaren 29tik, garagarrilaren 3ra arte. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatu ahal izango dabe.

Etxebarria, Aste Nagusi Ikusgarria, Aste Nagusi Goxo Goxoa, Once menos cuarto, Mari Jaia Txinpun eta Sss! Fiu! Pum! dira Aste Nagusia 2015eko Kartel Lehiaketearen sei finalistak. Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak aukeratu ditu finalista honeek.

179 lanen artean aukeratu ditue sei kartelok. Aurten, kartelak Alacantetik, Bartzelonatik, Burgosetik, Gipuzkoatik, Leonetik, Nafarroatik, Madriletik eta Sevillatik heldu dira.

Kartelon hautaketea egiteko epaimahaia ondokoek osotzen dabe: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza, Jai Batzordeko ordezkaria; Aitziber Ibaibarriaga, Jai Batzordeko ordezkaria; Izaskun Madariaga, Bilboko Konparsakeko ordezkari bat; Aitor Arakistain, Bilbao-Arteko ordazkaria; Nerea Urkiri, Ibarrekolanda Institutoko goi graduko publizidade irakaslea; Carlos León,diseinugile grafikoa, eta Unai Izquierdo, El Correo telebistako kazetaria.

Sei kartel finalistak Plaza Zirkularrean dagoan Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan (Terminus) egongo dira ikusgai eta baita Bilboko Udaleko webgunean be, astelehenetik, bagilaren 29tik, garagarrilaren 3ra arte. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatu ahal izango dabe. Alde batetik, ageriko moduan egin ahal izango dabe Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan, edota Bilboko Udaleko webgunearen zein Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitatez.

Beste alde batetik, kartelak hedabide kolaboratzaileen webguneetan be botau ahal izango dira: El Correo, Deia, Gara, Nervion, Radio Bilbao-Cadena Ser, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, Radio Nervion, www.Bilbao24horas.com, Eitb.com eta Telebilbao.

Hedabideen bitartez botoa emoteko epea gorago aitatutakoa izango da: bagilaren 29etik garagarrilaren 3ra arte, biak barne.

Botazinoa egiteko lau modu horreek erabagiaren % 75 osotuko dabe. Ganerako % 25, barriz, epaimahaiaren erabagiak osotuko dau.

Kartel irabazleak 3.000 euroko saria eskuratuko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu