Bingen Ametzagaren idazlan guztien bersino digitalaren dohaintzea Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2015-06-17 14:47   kulturbiz

Bingen Ametzaga idazle eta euskaltzain urgazlearen idazlan guztien bersino digitalak dohaintzan emon deutsoz Euskaltzaindiari Xabier Ametzaga Iribarren semeak. Danetara, 298 lan batzen dituen bederatzi dokumentu nagusik osotzen dabe dohaintzea. PDF fomatuan dagoz.

UPV/EHUk jantza tradizionalaren ganeko udako ikastaroa antolatuko dau Aiko Taldeagaz batera

Bizkaie! 2015-06-17 12:42   Kulturea

Euskal Herriko jantza tradizionala ezagutarazo guran dabilzan musikari eta jantza-maisuek osotutako Aiko Taldeak Euskal Herriko Unibersidadeagaz lankidetzan, Udako Ikastaroen hurrengo edizinoan, Tradegin: tradizinozko jantza garaikidea egin izenburupean, gehienbat praktikoa izango dan ikastaroa eskainiko dau jantza herrikoien inguruan, bagileko azken astegoienean (hilaren 26, 27 eta 28an), Arratian, Areatzan, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bigarren Eskuko Liburu Azokea gaur hasi eta domekara bitartean Getxon

Bizkaie! 2015-06-17 11:29   Kulturea

Aurten batuko dan dirua Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeari emongo jakoo, Peruko Iquitoseko El uambrillo neskato indigenentzako aterpetxe eta heziketa zentroa babesteko. Ganera, Villamonteko Kultur Etxeak Inquitoseko aterpetxean egiten dan lanaren ganeko argazki erakusketa bat eskainiko da.

Euskal Kostaldeko Museoen eguna: bagilaren 20an eta 21ean

Bizkaie! 2015-06-17 10:48

Bagilaren 20 eta 21ean Euskal Kostaldeko Museoen Eguna izango da. Egun horren helburua euskal kostaldeko ondarearen balioa nabarmentzea eta zabaltzea, kostako eskaintza erakargarria sortzea eta herritar guztien artean proiektuak konpartidutea dira. Horretarako, museoek zenbait jarduera berezi antolatu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Dena ez da futbola' film laburra Kurkuluxetan alkartearen eskutik

Bizkaie! 2015-06-16 18:12   Barriak

Kurkuluxetan genero bardintasuna eta adiskidetasunari buruzko film bat grabetan hasiko da. Bertan agertuko diran artistak umeak izango dira, eta eszenak Euskal Herrian, Arratian hain zuzen, eta Venezuelako Coro herrian grabauko ditue datozen hileotan.

Antzerki eskolen arteko lehiaketako irabazlea Bilbon erabagiko da

Dabi Piedra Robledo 2015-06-16 15:17   Kulturea

SGAE erakundeak antolatuta, FETABI, antzerki eskolen jaialdia antolatu dabe aurten eta sei finalisten lanak Bilboko Campos antzokian ikusi ahal izango dira, bagilaren 29tik garagarrilaren 5era arte. Guztira, antzerki eskoletako ikasleek idatzi eta antzeztutako 22 obra aurkeztu dira aurtengo edizinoan, aurrekoetan baino gehiago. Finalisten artean, hiru euskal konpainia dagoz.

Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko dau Victoria Eugeniako kontzertu berezian

Bizkaie! 2015-06-16 12:28   Musikea

Sari honegaz 1980an argitaratutako Hautsi da Anphora disko historiko haretatik, gaur egun arte bere kantuen kalidadeaz aparte, Ruper Ordorikaren ibilbidearen seriotasuna, bere jarrera artistikoaren modernotasun berezkoa eta konpositore lez egin dauen lanaren sakontasuna saritzen da, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Baboon!' bideo-joko euskalduna urteko onenen artean

Bizkaie! 2015-06-16 11:11

Relevo Videogames etxearen eskutik, Baboon! Euskadin PlayStationentzat egindako lehenengo bideo-jokoa da. Estrategia eta puzleak nahasten dira bertan, eta manga etxurea be badauka. Tumbili tximu txikia da protagonista (baboon, ingelesez, babuino da), aurrera egiteko bonbak erabilten dituana. Danetara, 60 maila dira, 8 mundutan banatuta.

Oskorriren agurra, 40 urteko ibilbidearen ostean

Bizkaie! 2015-06-16 10:46   Musikea

Oskorri musika talde bizkaitar mitikoak agur esango dau aurten, eta taldeak bertan behera itxiko dau bostehun bat kanturen ondarea eta 40 urteko ibilbidea datorren zemendian. Taldeak agurreko zazpi kontzertu emongo ditu iraila eta zemendia bitartean. Getxo Folk jaialdian, irailean, hasiko du azken birea, eta zemendian emongo dau azkeneko kontzertua, Bilboko Arriagan.

'Minecraft Gernika': eraikuntzan eta sormenean gazteek dituen dohainak erakusteko mundu paraleloa

Bizkaie! 2015-06-15 18:32

Gernikako Bakearen Museoak bere lehen Minecraft Gernika online topaketea antolatu dau bagilaren 21erako (10:00etatik 22:00etara). Minecraft© sormenezko eraikuntzan oinarritzen dan jolasa da; oso zabaldua eta ezaguna da nerabeen artean eta taldeka edo bakarka jolasteko aukerea dago.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Eider Eibar zornotzarrak 'Barrukoa' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-06-15 18:05   kulturbiz

Barrukoa Eider Eibarrek bakarka argitaratu dauen lehenengo liburua da. Aurrez, haur literaturako makina bat liburutarako marrazkiak egiten ibili da, beti be beste idazleek sortutako kontakizunetako testuak ilustretan. Orain, ostera, irudiakaz bakarrik osotu dau kontau nahi eban istorioa, testurik barik, eta aspaldidanik buruan izan dituan irudiak kanporatu eta guztiei zentzu eta hari narratibo bat emon deutse.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bob Stroger protagonista Hondarribian

Bizkaie! 2015-06-15 15:31   Musikea

Ikusmin handiena piztu dauenetako bat Bob Strogerren iragarpena izan da. Jaialdian aurretik egondakoa da baxu-jotzaile mitikoa, baina aurten Hondarribia Blues saria jasoko dau, bere ibilbide joriaren goresgarri. Howlin’ Wolfekin, Muddy Watersegazeta beste artista askogaz ibiliaren porasuz eratu eban bere estiloa 1930ean jaiotako musikariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kontuz egunotako oinaztarriakaz!

Markues 2015-06-15 13:54   Begi betegarri

Mesopotamiako zibilizazinoetako persona-izen eta izen mitologikoak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-06-15 12:13   Euskerea berbagai

Danetara, 60 persona-izen eta izen mitologiko batu ditue araura, Sumer, Akad, Asiria, Babilonia, Media, Amenestarren Inperio eta Lidiakoak. Erispideak emoten dira, eta zerrenda eleaniztun bat eskaintzen da ondoren. Hori guztia agiri da 175. arauan: Antxinako persona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia.

Dagigun! lemapean etorriko da 2016ko Ibilaldia

Bizkaie! 2015-06-15 10:42   Euskerea berbagai

Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolek Ibilaldiaren jatorrizko kontzeptura itzuli nahi dabe, hau da, alegia parte-hartzaileek euskereagazko, ikastolen proiektuagazko eta, batez be, ikastolek Euskal Herriaren euskalduntze eta egituratze prozesuan egin daben lanagazko konpromisoa erakusteko balio izango dauen Ibilaldia egin nahi dabe. Jai giroan, baina atxikimendua erakutsiz.

Aiama Quartet, Federico Nathan Quinte eta Maciek Wojcieszuk Quintet Bermeoko XVIII. Jazzaldian

Bizkaie! 2015-06-12 15:41   Musikea

Bermeoko XVIII. Jazzaldiak garagarrilaren 1etik 3ra hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu. Aurten Jazzber jaialdi honetan Amaia Izarzugaza bermeotarra buru dauen Aiama laukoteak, Uruguayko erritmoak nagusi dituan Federico Nathan boskoteak eta Maciek Wojcieszuk  boskoteak parte hartuko dabe. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira 20:30ean eta sarrerea doban izango da.

'Bidaien etorkizuna eskuko telefonoetan dago'

Zigor Aldama 2015-06-12 14:58   Bidaide

Txinan hazkunde handiena bizi daben sektore biak buztartzea edozeinen amesa izan daiteke. Eta Qunarrek jakin izan dau hori egiten. Txinako online bidezko bidaia-agentzia handienak turismoaren susperraldia eta merkataritza elektronikoak azkenaldian hartu dauen indarra aprobetxau eta hutsetik hasita, oso denpora tarte laburrean, erraldoien artean kokatzea lortu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Arenalean Larrain Jantzea izango da astegoienean 'Dantza Plazetan' programearen barruan

Bizkaie! 2015-06-12 12:33   Kulturea

Bosgarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Santutxuko Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat egingo da. Talde hau izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Christopher Lee aktorea hil da, 93 urte zituala

Bizkaie! 2015-06-12 11:54   Barriak

Drakularen papelean oso ezaguna  egin zan, baina beste pelikula askotan lan egin eban, 300 baino gehiagotan. 1947an ekin eutson aktore lanari Terence Young zuzendariaren La extraña cita filman; hortik aurrera, besteak beste, Dooku kontea izan zan Stars Wars saga ospetsuan eta Saruman, barriz, Eraztunen jauna filman.