Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko dau Victoria Eugeniako kontzertu berezian

Bizkaie! 2015-06-16 12:28   Musikea

Sari honegaz 1980an argitaratutako Hautsi da Anphora disko historiko haretatik, gaur egun arte bere kantuen kalidadeaz aparte, Ruper Ordorikaren ibilbidearen seriotasuna, bere jarrera artistikoaren modernotasun berezkoa eta konpositore lez egin dauen lanaren sakontasuna saritzen da, besteak beste.

Kontzertua Donostiako Udalak Ruperri bere ibilbideagaitik eta euskal kultureari eta musikeari egindako ekarpenagaitik emongo deutson Adarra Sariaren ekitaldiaren barruan eskainiko da. Ruper Ordorikak bagilaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, kontzertu berezia eta ahaztezina eskainiko dau Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Emonaldia berezia izango da; Ruperrek, lehen diskotik 2014an ateratako Lurrean etzanda diskora bitartean, oñatiarraren ibilbide luzea osotu daben abestien aukeraketa zaindua egingo dau.

Ruperregaz batera, musikari honeek izango dira eszenatokian: Leo Abrahams (gitarra eta prozesadoreak), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Fernando Lutxo Neira (baxua).

Zezeilaren 6an aurkeztu eban bere azken lana antzoki horretan, eta, azkeneko urteetan egin dauen moduan, Victoria Eugenia beteta egon zan. Hori da edozein artistak jaso leiken saririk onena, publikoaren beroa eta bere kantuak maite dituen entzuleen maitasuna.

Sari honegaz 1980an argitaratutako Hautsi da Anphora disko historiko haretatik, gaur egun arte bere kantuen kalidadeaz aparte, Ruperren ibilbidearen seriotasuna, bere jarrera artistikoaren modernotasun berezkoa eta konpositore lez egin dauen lanaren sakontasuna saritzen da, besteak beste.

Igaz Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bidez, Adarra Saria sortu eban euskal musikearen arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin dauen edo egiten dagoan artista bat omentzeko. Lehen edizinoan, 2014an, saria Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eta maisuari emon jakon. Aurten, barriz, Ruper Ordorikari emotea erabagi dau aholkularitza batzordeak, aho batez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu