Bilboko Arenalean Larrain Jantzea izango da astegoienean 'Dantza Plazetan' programearen barruan

Bizkaie! 2015-06-12 12:33   Kulturea

Bosgarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Santutxuko Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat egingo da. Talde hau izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Dantza Plazetan ekimena abiarazo eban joan dan urtarrilean. Bilbon tradizino handiena dauen kultur programetakoa izanik, helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, uriko plazetan eta kaleetan erromeria herrikoiak, jantza erakustaldiak eta kalejirak antolatuz.

Bosgarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Santutxuko Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat egingo da. Talde hau izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Larrain Jantzea, euskal jantza nazional lez hartzen da 1978an Iruñean ospatutako Dantzari Egunetik, eta erromeria guztietan ezinbestekoa da. Izan be, jantza soziala, plazakoa, da, gazteak eta nagusiak alkartzen dituana, jantza mistoa eta bikoteka egitekoa, erraza, eta ez da baldintza fisiko berezirik behar jantzan egiteko.

Kateak, fandangoak, balsak, jota zaharrak, bolerak eta kalejirak osotutako larrain jantzea, jantzak eta gizarte hartu-emonak lantzen dituan 14 minutuko ekimena da. Holan, igazko edizinoan Gaztedi Dantzari Taldeak bultzatu eban idea nagusia, Larrain jantzeagaz hasi eta amaituko zan erromeria handian ehunka persona batzea izan zan. Holan, 2014an, ehunka jantzari batu ziran Bilbon inoiz ezagutu dan Larrain jantza jentetsuenean. Zapatu honetan gauza bera errepetidu nahi da Plaza Barrian.

Aurtengo edizinorako, Gaztedi Dantzari Taldeak Adiskideak fanfarrearen laguntzinoa izango dau barriro. Fanfarreak, Gaztedi taldeko gaita jotzaileagaz batera, erromeriari hasiera eta amaierea emongo deutson Larrain jantzea joko dau.

Ekimen honen helburua, Plaza Barria euskal folklorearen erdigunea izatea da, bertako biztanleak, eta baita urira bisitan datozenak be, euskal kulturan hain sustraituta dagoan jantza hau jantza egitera hurreratu daitezala. Hori dala eta, Kultura eta Hezkuntza Sailetik eta Gaztedi Dantzari Taldetik dei egin jake Bizkaia osoko jantzari eta zaleei, umeei, gazteei eta nagusiei, zapatuan erromeria jentetsu honetan parte hartu deien.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu