Bigarren Eskuko Liburu Azokea gaur hasi eta domekara bitartean Getxon
2015-06-17 11:29 KultureaAurten batuko dan dirua Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeari emongo jakoo, Peruko Iquitoseko El uambrillo neskato indigenentzako aterpetxe eta heziketa zentroa babesteko. Ganera, Villamonteko Kultur Etxeak Inquitoseko aterpetxean egiten dan lanaren ganeko argazki erakusketa bat eskainiko da.
Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azokearen hamargarren edizinoa gaur, hilak 17, hasi eta domekara, hilak 21, bitartean izango da, Udal Liburutegi Zerbitzuak Garapenerako Lankidetza arloagaz alkarlanean antolatuta. Hirugarren aldiz Algortako Kultur Etxean kokatuko da eta, ohikoa dan legez, batzen dan dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Azokearen ordutegia ondokoa izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (domekan goizez baino ez da egongo zabalik).
Antolakuntzeek jakinarazo dabenez, bost egunetan, bisitariek hainbat gairi buruzko liburuak erosteko aukerea izango dabe. Salgai jarriko diran liburuak partikularrek liburutegiei emondakoak dira, eta danetara 20.000 liburu egongo dira salgai. Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek euro bana balioko dabe; aldizkariek eta koadernoek euro bat hiru aleko; eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Era berean, domekan deskontuak egingo dira liburu sortak erostean. Igaz 4.000 bat lagun izan ziran azokan eta 14.000 liburu saldu ziran.
Kontuak kontu, aurten batuko dan dirua Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeari emongo jakoo, Peruko Iquitoseko El uambrillo neskato indigenentzako aterpetxe eta heziketa zentroa babesteko. Ganera, Villamonteko Kultur Etxeak Inquitoseko aterpetxean egiten dan lanaren ganeko argazki erakusketa bat eskainiko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!