Euskal Kostaldeko Museoen eguna: bagilaren 20an eta 21ean

Bizkaie! 2015-06-17 10:48

Bagilaren 20 eta 21ean Euskal Kostaldeko Museoen Eguna izango da. Egun horren helburua euskal kostaldeko ondarearen balioa nabarmentzea eta zabaltzea, kostako eskaintza erakargarria sortzea eta herritar guztien artean proiektuak konpartidutea dira. Horretarako, museoek zenbait jarduera berezi antolatu ditue.

Bagilaren 20 eta 21ean Euskal Kostaldeko Museoen Eguna izango da. Egun horren helburua euskal kostaldeko ondarearen balioa nabarmentzea eta zabaltzea, kostako eskaintza erakargarria sortzea eta herritar guztien artean proiektuak konpartidutea dira. Horretarako, museoek zenbait jarduera berezi antolatu ditue.

Arkeologi Museoan Historiako komunikabideak izeneko bisita gidatua izango da bagilaren 20an, 17:30ean; 11:30ean, barriz, Historiaurrean arrantzatzen izeneko haur-tailerra izango da, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Bestalde, bagilaren 21ean, 11:30ean, Apurtu dauden trasteak konpontzen izeneko familia-tailerra izango da. Horrezaz gan, 12:30ean kontzertu bat izango da Museoko patioan.  Arrantzaleen Museoan, Isilean hitz egitea: itsasoaren seinaleak izeneko tailerra egingo da bagilaren 20an 17:00etan. Lau urtetik gorako umeak dituen familientzako tailerra da, eta itsasoan egiten diran seinaleen esanahia ezagutzeaz gan, eskulan bat be egingo dabe, banderen zeinuak erabiliz. Sarrerea doban izango da bagilaren 20 eta 21ean eta bisitariei opari txiki bat banatuko jake.

Euskal Herria Museoan be opari txiki bat banatuko jake bisitariei, eta sarrerea doban izango da bi egunetan. Bestalde, bagilaren 20an, 12:00etan, familientzako Elcanoaren abenturak izeneko tailerra egingo da.

El Pobaleko burdinolan, Burdina eta itsasoa izeneko jarduerea egingo da bagilaren 20ean, 10:30ean eta 12:00etan, doban. Azaldutako bisitaz gan, museoko sutegian aingura bat egingo dabe zuzenean. Itsas ikertzaile aditua eta argazkilari arkeologikoa dan Xabier Armendarizek jarduerea azalduko dau.

Bakioko Txakolinguneak be doban zabalduko dau bagilaren 20an eta 21ean.

Eta bagilaren 20an, Santimamiñen, FICABen zenbat film labur eskainiko ditue, 11:30ean eta 12:00eta, eta silexa lantzeko tekniken erakustaldia egingo da Mikel Agirre arkeologoaren azalpenakaz.


Bizkaiko Foru Aldundiak udako programea aurkeztu barri dau

Jente guztiarentzat antolatutako hainbat jarduera antolatu ditue, besteak beste, bisita gidatuak, erakusketak, kontzertuak, umeentzako tailerrak eta erakustaldiak.  Nabarmentzekoa da dobako sarrerak izango dirala.

Bilboko Arkeologi Museoan askotariko jarduerak izango dira bagilean, garagarrilean eta abuztuan. Batetik, Museoa Aztarnaz Aztarna programearen barruan Errinozero iletsu baten pelbisa erakutsiko dau abuztuaren 2ra arte. Pleistozenotik azken fase glaziar edo izotz-arora arte bizi izan zan espeziea dogu. Abuztuaren 4tik urriaren 4ra arte pelbisaren ordez Foruko erromatar herrixkaren almaiza izango da ikusgai. Bi kasuetan bisita gidatu monografikoak antolatu ditue. Era berean, bagilaren 15etik abenduaren 8ra arte, Hezurretan irakurtzen, historiak eraikitzen aldi baterako erakusketea izango da.

Bestalde, El Pobaleko burdinolaren laguntzaz, bi ibilbide arkeologiko antolatu ditu Arkeologi Museoak: Garagarrilaren 4an, Igartzako ferroi multzoa (Beasain), Lili Jauregia eta Ekainberri (Zestoa) bisitauko dira, eta garagarrilaren 19an, Izturitzeko eta Otsozelaiko haitzuloak (Zuberoa). Urteerak Bilbotik abiatuko dira eta autobusez joango dira. Bazkaria helmugan bertan egingo da.

Sei eta hamabi urte arteko neska-mutilek Bilboko Eleiz Museoaren laguntzaz antolatu diran heziketa-tailerretan parte hartu ahal izango dabe. Zenbait tailerretan artelanen eta pieza arkeologikoen atzean dagozan istorioak azalduko dira. Besteak beste, ezkutatuta dagozan altxorrak bilatuko ditue museoetan. Elebidunak izango dira, 9:30ean hasiko dira eta gitxi gorabehera 4 ordukoak izango dira. Plazak mugatuak dira, beraz, aldez aurretik erreserbau behar da:  944040990 edo arkeologimuseoa@bizkaia.net.

Abuztuaren 4an, 18:00etan, Bidoiko limonada. Jainkoen edaria izeneko ekitaldia egingo da Museoan. Limonada egin eta probauko da.  Jarduerea gure mendietan egiten dan edurraren antxinako ustiapenaren ikuspegi arkeologiko, historiko eta etnografiko batetik egingo da.  Dobakoa izango da.

Bermeoko Arrantzaleen Museoan, 4 eta 10 urte bitarteko neska-mutilek zenbait tailer egin ahal izango ditue garagarrilean: Bale txanoa, Itsasontziak, Sokak lotzen eta Isilean hitz egitea: itsasoaren seinaleak. Tailer guztietan plaza mugatuak egongo dira, beraz, aldez aurretik izena emon behar da:  946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Horrezaz gan, bisitariek gaur egun dagoan Alakrana eta Ricky Dávila. Atunontzia eta bere argazkilaria (EHU) izeneko aldi baterako erakusketea bisitau leikie. Erakusketea Museoan bagilaren 17tik 19ra egingo dan EHUKo itsas ondareari buruzko Udako Ikastaroagaz lotuta dago, eta gai horretan adituak batuko dira Bermeon.

Azkenik, abuztuaren 12an, 1912ko galarrenearen urteurrena dala eta Arrantzaleen Museorako sarrerea doban izango da. Gogoratzen diran galarrenen artean tragikoenetako bat izan zan, izan be, 160 lagun hil ziran, eta horreetatik, 116, Matxitxakotik 45 miliatara arrantzatzen ebilzan Bermeoko arrantzaleak izan ziran.

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan zerbitzua emongo jake Santiago bideko erromesei irailaren 30era arte.

Bestalde, garagarrilean zenbait tailer egingo dira euskeraz 4 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat. Ondokoak izango dira nabarmenenak: Koloretako lanak, Piratak eta altxorrak, Euskal mitologia, Artzainak, Historiaurreko artistak, Historiako basoak I, Historiako basoak II eta  Herri-kiroletako olinpiadak. Tailer guztiak 11:00etatik 13:00era arte izango dira. Parte-hartzaileek izena emon beharko dabe hemen: 946255451 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus.

Uda osoan Bartzelonako Gernikak 1937 Los Gernika de Barcelona izeneko aldi baterako erakusketea izango da. Orain zortzi urte museo honetan hasitako erakusketa-proiektuaren barruan antolatu da Gernikako bonbardaketea gogorarazoteko.  Erakusketearen barruan bisita gidatuak egingo dira martitzenetik barikura, 16:00etatik 18:00etara.

Muskizko El Pobaleko burdinolan bisita gidatuak egingo dira egun guztietan 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00ean, 16:00retan, 17:00etan eta 18:00etan. Urin-errota eta zenbait makina ikusiko dira. Horrezaz gan, zapatuetan, 12:00etan, instalazino guztiak zelan ibilten ziran erakutsiko da. Bestalde, sutegian burdina landuko dabe.

Udako hilebeteetan udalekuetarako zenbait tailer egingo dira burdinolan. Martitzenetik barikura bitartean egingo dira, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 19:00etara. Ondokoak dira tailerrak: Olagizona egun batean, Ura eta energia, Ogi-tailerra eta Talo-tailerra

Bestalde, Muskizko Muñatoizko gazteluan, bagilaren 21etik irailaren 13ra domekero bisita gidatuak egingo dira, 11:00etan eta 12:30ean. Txikienek Gaztelutxi izeneko haur-tailerraren bidez Bizkaiko ondarearen altxor hori ezagutzeko aukerea izango dabe eta Sortu zure landa-koadernoa izeneko familientzako tailerrean Erdi Aroko gotorlekuaren ibilbidearen landa-koaderno bat marraztuko dabe, pintore baten aholkuetan oinarrituz, irailaren 20 eta 27an. Jarduera guztietan izena emon beharko da aldez aurretik, 629 271516 telefonora deituz edo info@elpobal.com helbidera mezu bat bialduz.

Balmasedako La Encartada fabrika-museoan, Bakea josten: gatazka, arpillerak, memoria izeneko aldi baterako erakusketea izango da. Danetara, 32 lan dira, eta ehungintza-artearen bidez gatazka biolentoak sufridu dituen tokietan bizi izandako egoerak erakusten dira.

Horrezaz gan, umeentzako udako tailerrak be antolatu ditue bagilaren 23tik 30era:  Birziklatze tailerra, Zer egingo zenuke zuk fabrikan duela 100 urte, Gure zuhaitzak ezagutzea eta Ideiak sortzen. 12:00etan hasiko dira eta aldez aurretik izena emon beharko da, 946800778 telefonora deituz edo laencartada@bizkaia.eus helbidera mezu bat bialduz.

Azkenik, irailaren 26an, 17:30ean, magia-emanaldi bat izango da Museoan Tor-Magoaren eskutik, Hator Magiara goiburupean.

Bakion, Txakolingunean, bagilaren 28ra arte ikusgai egongo da Euzko Itsas Gudarostea izeneko aldi baterako erakusketea. Garagarrilaren 1etik irailaren 27ra Emakumea eta Euskal Pilota erakuskeeta egongo da ikusgai Museoan.

Txikienek zenbait tailer izango ditue. Azkenik, museorako sarrerea doban izango da abuztuaren 29an Bakioko zaindariaren jaiarengaitik. Informazino gehiago nahi izan ezkero, 946028513 /946193395 telefonoetara deitu, edo txakolingunea@bizkaia.eus helbidera mezu bat bialdu.

Santimamiñen, Kortezubin, 3 haur-tailer izango dira, eta hirurak 12:00etan izango dira: Santimamiñe zentzuen bitartez, Kobaren bila eta Historiaurreko artea. Bestalde, garagarrilaren 2an, 19:00etan, 100 urteko indusketak Santimamiñen izeneko berbaldi eta bisita gidatuaz gozetako aukera izango dabe bisitariek. Gaur egungo indusketen zuzendaria dan Juan Carlos Lopez Quintanaren eskutik izango dira.

Kortezubin jarraituz, Omako basoak zenbait bisita gidatu antolatu ditu bariku, zapatu eta domeka guztietan, garagarrilaren 17tik irailaren 6ra, 12:00etan eta 17:00etan. Informazino gehiago: 944651657 telefonora deituz edo santimamine@bizkaia.net helbidera mezu bat bialduz.

Bestalde, Arrolako iruna, Foruko erromatar herrixkea eta Ereñozarko gaztelua udan bakarrik egongo dira zabalik publikoarentzat, baina garagarrilean eta abuztuan bisita gidatuen programa zabala izango dabe. Bisita gidatuak 11:00etan eta 17:00etan egingo dira, gaztelaniaz, euskeraz, ingelesez eta frantsesez. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserbea egitea.

Arrolako irunerako irteerak tren turistikoz egingo dira Nabarniztik garagarrilaren 1, 3, 6, 11, 16, 19, 22, 24, 26 (Arrola oinez) eta 30ean, eta abuztuaren 1, 6, 9, 12, 14, 16, (Arrola oinez) 17, 22, 27, 29 eta 31n. Arrolagune Arrolako (Arratzu) irunaren Interpretazio Zentroa be bisitauko dabe.

Foruko erromatar herrixkara joateko bisita gidatuen topagunea Foruko San Martin eleizea izango da (Elexalde). Bisitak garagarrilaren 2, 4, 9, 12, 15, 17, 20, 25 eta 27an eta abuztuaren 2, 5, 7, 10, 15, 20, 23, 26 eta 30ean egingo dira eta 2 ordukoak izango dira. Horrezaz gain, San Martin de Tours eleizan eta haren Erdi Aroko erromatar aztarnategi arkeologikoa be ikusiko ditue.

Ereñozarko gaztelurako urteerak tren turistikoz egingo dira garagarrilaren 5, 8, 10, 13, 18, 23, 26, 29 eta 31n eta abuztuaren 3, 8, 13, 16, 19, 21, 24 eta 28an. Abiapuntua Ereño herria izango da.  Bisita 2 ordu eta 30 minutukoa izango da. Informazino gehiagorako: 944651657 / 944651660 edo santimamine@bizkaia.net

Aldundiko aretoek be euren programazinoa izango dabe. Rekalde aretoan zenbait erakusketa eta tailer egingo dira. Udan erakusketa honeek egongo dira: Ertibil Bizkaia 2015, Juana García-Pozuelo, Eduardo Gruber eta Ibai León. Era berean, familiarteko tailer bat izango da bagilaren 20an; 7 m2 haur-tailerra bagilaren 13an, eta udako zenbait tailer bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1 eta 2an. Nahitaezkoa izango da aldez aurretik erreserbetea, 944068532 telefonora deituz edo salarekalde@bizkaia.net helbidera mezu bat bialduz.

Maria Diaz Haroko kalean dagoan Ondare aretoan, Euskal Akuarelarien 70. urteurrenaren Nazinoarteko Erakusketea egongo da garagarrilaren 24ra arte. Erakusketa honen helburua akuarelearen teknikea, haren alderdi pedagogikoak, azken joera orokorrak eta artearen eta kulturearen munduan parte hartutako erakundeakaz egindako alkarlana erakustea da. Erakusketa horren barruan, Peruko José Miguel Collantes Depaz artistearen Performance izeneko  erakusketea be egingo da bagilaren 18an 18:30ean. Bestalde, bi bisita gidatu egingo dira bagilaren 25ean eta garagarrilaren 16an, 19:00etan. Era berean, abuztuaren 5ean, Elkarrizketak. XX. mendeko Bizkaiko arkitektura izeneko erakusketa barria inaugurauko dabe. Irailaren 8ra arte egongo da ikusgai.  Informazino gehiagorako: 944067737 edo ondare.aretoa@bizkaia.net.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu