'Minecraft Gernika': eraikuntzan eta sormenean gazteek dituen dohainak erakusteko mundu paraleloa

Bizkaie! 2015-06-15 18:32

Gernikako Bakearen Museoak bere lehen Minecraft Gernika online topaketea antolatu dau bagilaren 21erako (10:00etatik 22:00etara). Minecraft© sormenezko eraikuntzan oinarritzen dan jolasa da; oso zabaldua eta ezaguna da nerabeen artean eta taldeka edo bakarka jolasteko aukerea dago.

Gernikako Bakearen Museoak bere lehen Minecraft Gernika online topaketea antolatu dau bagilaren 21erako (10:00etatik 22:00etara). Minecraft© sormenezko eraikuntzan oinarritzen dan jolasa da; oso zabaldua eta ezaguna da nerabeen artean eta taldeka edo bakarka jolasteko aukerea dago.

Topaketa honetako gaia Euskal kostaldeko altxorrak izango da, Euskal Kostaldeko Museoen Eguna ospatzen baita bagilaren 20an eta 21ean eta gai berbera izango da kasu bietan. Parte-hartzaileek Euskal kostaldeko lekurik garrantzitsuenak eta bertako altxorrak erakusten dituan mundua sortzea da helburua, besteak beste, Gernika eta bere Bakearen Museoa (ekimenaren antolatzailea), Donostia, Bermeo, Mutriku, Getaria, Zarautz, Santurtzi... museoak, ondarea eta eurentzako altxorra dan guztia.

Museoak zabaldu nahi dituan baloreak sustatzeko aukera parebakoa emoten dau jolas honek (lankidetza lana, leku eta errealidade desbardinetako jentea ezagutu, alkarregaz eregi, bata bestearen ideak eta lanak errespetau).

Hamar urtetik gorako gazte eta nerabeek parte hartu ahal izango dabe; ez da aurretiaz izenik emon behar eta zerbitzarira sartzeko sarrerea dobakoa izango da. PCko Minecraft originala edo ordainpekoagaz bakarrik jolastu ahal izango da, egunean bertan emongo dituen pasahitzakaz zerbitzarira sartu ondoren (bagilaren 21ean, 09:55). Sartzeko datuak, barriz, museoaren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko ditue.

Ekimen honetarako Games for Peace alkartearen laguntzino teknikoa izango dabe. Games for Peace online jokoen bidez gatazka lekuetan bizi diran gazteen arteko zatiketea bertan behera itxi daitekela sinisten daben persona talde batek osotzen dau.

Gernikako Bakearen Museoak Minecraft Gernikaren beste 2 topaketa antolatuko ditu 2015. urtean, gai desbardinak ardatz hartuta: bata irailean (Nazinoarteko Bakearen Egunean) eta bestea zemendia-abenduan. Kontuak kontu, hiru topaketa horreetako munduak zelakoak diran erakusteko, 2016an erakusketa bat antolatu dau Gernikako Bakearen Museoak. Gainera, sorkuntza onenak 3D formatuan egongo dira ikusgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu