Manuel Irujok erbestera eroan zituan liburuen artxiboa dohaintzan jaso dau Liverpooleko Unibersidadeak
2013-11-15 10:03 kulturbizManuel Irujoren ondorengoek, abokatu eta politikari jeltzale zanak Pariseko eta Londreseko erbestera eroan zituan liburuen artxiboa dohaintzan emon barri deutsie Liverpooleko Unibersidadeari. Horregaz batera, Etxepare Euskal Institutuak bi ekimen barri jarriko ditu abian Irujo zanaren lana eta itzala aztertzeko: Manuel Irujo Lecture Biltzarra eta Manuel Irujo Fellowship Katedrea.
BFAk 6,2 miloe euro zuzenduko ditu 2014an euskerearen erabilerea sustatzeko
2013-11-14 17:56 Euskerea berbagaiApustu estrategiko eta aitzindaria egingo da, euskera planak ezarriz 17 foru entidade eta enpresetan, eta aurrera egingo da euskerearen presentzia eta erabilerea sendotzen IKTetan, hori ezinbestekoa baita apurka-apurka benetako elebitasuna bermatu ahal izateko.
Landakotik harago Durangoko Azokeak jarduerez beteko dau Durango
2013-11-14 14:55 KultureaDurangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokea izatetik, Durangoko Azokea izatera pasau da aurten; izen laburragoa, baina era berean zabalagoa. Gainera, Kulturaren plaza leloa atxikita izango dau. Gune guztiak plaza horren parte baitira: Areto Nagusia; Ahotsenea; Kabi@; Irudienea; Plateruena; Saguganbara; eta Szenatokia.
Audiencek AEBetan grabautako 'Big affaire' kalean da
2013-11-14 14:54 MusikeaOrain urtebete hasitako proiektuaren emoitzea da Audiencek aurketu dauen Big affaire. Hamaika kantek osotzen dabe diskoa. AEBetan grabau dabe, John Agnelloren zuzendaritzapean. Lanaren izenburuak berak dinoan lez, asunto handia izan da kanpoan grabetea, esperientzia itzela.
hóPLAY13 bideo joko independenteen nazinoarteko lehiaketea zemendiaren 25etik abenduaren 1era izango da Bilbon
2013-11-14 14:41 jardunaldiakNazinoarteko aisialdi elektronikoaren eta arte alkarreragileen arlo ludiko, teknologiko, industrial, kultural eta sozialak batu eta proiektauko dira Bilbon. Jaialdian bideo joko independenteen sormenaren arduradunen lana goraipatu nahi da, bai eta euren izaera hezigarria eta sortzailea be.
Euskal zinemagileen zortzi film labur, 55. Zinebiko Sail Ofizialean
2013-11-14 14:37 BarriakSail Ofizialean lehian izango diran zortzi euskal pelikulekaz abiatuko da Zinebi jaialdiaren 55. edizinoa barikuan, hilak 15. Edegiera ekitaldia Arriaga antzokian egingo dabe, 20:00etatik aurrera. Ganera, Agustin Diaz Yanes zinemagile espainiarrak Ohorezko Mikeldia jasoko dau.
Juan Bautista Eguzkitzaren sermoi eta berbaldi nabarmenenak liburu baten batu ditu Labayruk
2013-11-14 13:49 kulturbizNeure entzule maiteak Labayru Ikastegiak argitaratu dau, Jarein bilduman, BBK Fundazinoaren laguntzinoagaz. Bertan, Juan Bautista Eguzkitzaren sermoi hautatuak ez eze, haren bizitzearen ganeko zertzeladak, bibliografia eta abar topauko doguz. DVDa be badakar argitalpenak.
Aurreko hiru urteetako euskaltegietako matrikulazinoen jatsierea eten egin da 2013-2014 ikasturtean
2013-11-14 13:16 Euskerea berbagaiEuskerearen transmisinoan, familia, hezkuntza sistemea eta helduen euskalduntzea dira hiru oinarri nagusiak. Esaterako, euskereak azken hogeita hamar urteotan irabazi dituan 300.000 hiztun barrietatik, 100.000 inguru izan daitekez helduen euskalduntzeak emon dituanak.
'Egungo euskal saiakeraren historia' kaleratu barri dau EHUk
2013-11-14 11:16 kulturbizEuskal Herriko Unibersidadeko Laida ikerketa taldeak Egungo euskal saiakeraren historia liburua argitaratu barri dau. Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa (1985) eta Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak (2009) mugarrien artean dagozan beste hamar zutabe aztertzen ditu Euskal Literatura Saileko behar barriak.
11 urte geroago, Prestige auzian ez dago errudunik, hau da hau eskandalua!!!
2013-11-14 09:47 Begi betegarriGetxoko Manga Azokea, zemendiaren 16an eta 17an
2013-11-13 17:47 KultureaManga Azokeak ekialdeko komikia Getxoraino ekarriko dau aurten be. Zapatu-domekan, zemendiaren 16an eta 17an, Areetako Geltokia plazako karpan berbaldiak, erakusketak, tailerrak eta lehiaketak izango dira aukeran.
'Gasteizko Toponimia IV, Langraiz' liburua aurkeztu dabe Gasteizen
2013-11-13 17:45 kulturbizArabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak batzea, eta era sistematikoan batzea, izan da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua. Izen guztiakaz batera, artxiboetan topautako dokumentazino guztia be batu da. Izan be, lan honen azken asmoa gaur egun erabilten ez diran toponimoak berreskuratzea da, eta jagokezan forma idatziak arautzea eta finkatzea.
Mikel del Rio eta Augusto Aliseda artista gazteen lanak ipini ditue Batzar Nagusien erakusketa aretoan
2013-11-13 14:29 KultureaArte Eder ikasketak amaitu barri ditue EHUn Mikel del Riok eta Augusto Alisedak eta, belaunaldi barrien lanaren erakusgarri, Bilbon, Batzar Nagusien egoitzan, erakusketea ipinteko aukerea emon deutsie. Abenduaren 13ra arte, bederatzi kuadro egongo dira ikusgai.
Euskerearen erronkak aztergai, Bilboko Goaz museoan
2013-11-13 13:59 Euskerea berbagaiSabino Arana Fundazinoak antolatutako Euskerearen desafioak lan-jardunaldiak hainbat aditu eta profesional batu ditu gaur Bilboko Goaz museoan. Euskerearen oraina eta etorkizuna izan ditue berbagai. Euskal kulturgintzea XXI. mendean izeneko jardunaldien barruan antolatu dabe topaketea.
Pedro Hilarion Sarrionandia fraile frantziskotarra omenduko dabe domekan, Garain
2013-11-13 12:12 kulturbizGaraiko Udalak eta Gerediaga alkarteak Pedro Hilarion Sarrionandia Linazari omenaldia egingo deutso domekan, hilak 17, haren heriotzearen 100. urteurrena dala eta. Gazterik frantziskotarren ordenako fraile sartu zan eta Galizia eta Andaluzian ikasketak egin ostean, Maroko aldeko misinoetara joan zan. Berau da Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? lanaren ardatza.
Futbol entrenamenduak euskeraz planifiketako Kimet Planning software informatikoa aurkeztu dau Getxoko Udalak
2013-11-12 17:48 Euskerea berbagaiProiektuak futbolari buruzko formakuntzea eta euskerearen normalkuntzea batzen ditu, entrenatzaileentzat oso baliogarria izan daitekeen materiala eskainiz. Kalidadezko materiala da eta batzuetan txikien mailetan hori eskasa izaten da eta honegaz sustatzen dogu egunerokoan euskerearen presentzia.
Glaukoma boskoteak 'Vol. 2' bigarren diskoa aurkeztu dau
2013-11-12 17:07 MusikeaJaponiatik bueltau barri, laster da etxean be martxan Glaukoma talde gipuzkoarra. Lasarteko Zulo aretoan aurkeztuko dabe jentaurrean Vol. 2 (Bonberenea ekintzak) lan barria barikuan, zemendiaren 16an.
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak sormen eta ikerkuntza arloetako laguntzak erabagi ditu
2013-11-12 14:20 kulturbizMikel Laboa Katedrearen helburuetako bat da Laboaren beraren lana, euskal folklorea eta gaur egungo arte-adierazpenak aztertzea. Horren haritik, aitatutako diru-laguntzinoak banatu ditu aurtengo ekitaldian.
Cro!, Sanctrum eta Las Casicasiotone, Bilbo Hiria 25. Pop Rock Lehiaketako irabazleak
2013-11-12 10:55 Musikea
Astegoienean jokatu dira Bilbo Hiria 25. Pop Rock Lehiaketako finalak. Cro!, Sanctrum eta Las Casicasiotone taldeek irabazi dabe, Pop Rock, Metal eta Beste Joerak kategorietan, hurranez hurran.
Diseinatzaile onenak Bilbon B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festivalaren barruan
2013-11-12 10:47 jardunaldiakMilango Triennaleko zuzendari Arturo Dell’Acqua eta Made in Japan lanaren egile Naomi Pollock izango dira B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival ekimenean parte hartuko daben hamar hizlarietako bi; Bilboko Alondigan izango da zemendiaren 13an eta 14an.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...