Jeff Koonsen berrogei urteotako lana batzen dauen atzera begirakoa, Bilboko Guggenheimen
2015-06-08 14:57 KultureaPuppy txakurra eta Idi-bihotzak loren egilearen azkenengo lau hamarkadatako ibilbidearen azterketa zehatza atondu dau Bilboko Guggenheim museoak, Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketan. Irailaren 27ra arte egongo da zabalik.
Puppy txakurra eta Idi-bihotzak loren egilearen azkenengo lau hamarkadatako ibilbidearen azterketa zehatza atondu dau Bilboko Guggenheim museoak, Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketan. Irailaren 27ra arte egongo da zabalik.
Atzera begirako kronologikoa da Scott Rothkopf eta Lucia Agirre komisarioek antolatu dabena. Lehenengo lanak 1976koak dira, eta barrienak, 2013koak. New Yorkeko Whitney Museum of American Art eta Parisko Centre Pompidougaz batera atondu dabe erakusketea, eta Bilbokoa izango da azkenengo hitzordua.
Koonsen atzera begirakoa egiteko proposamena aukera bat eta egin beharreko gauza bat izan da, Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariaren esanetan. Puppy lana izan dau gogoan, museo aurreko plazan dagoanetik, herritarrek maite daben ikonoa bihurtu da. Erakusketearen garrantziaz be berba egin dau Vidartek, izan be Koonsen neurri honetako lehenengo erakusketea da estadu espainiarrean.
Lucia Agirre komisarioaren ustez, Koonsek ibilbide koherentea eta ustebakoa dauka. Haren lanek beti harritzen ditu bai kritikea, bai publikoa be, baina danetan ikusi daiteke koheretzia, azaldu dau. Gaietan eta teknikan Koonsek erakutsi dauen aberastasuna nabarmendu dabe Agirrek berak, eta Scott Rothkopfek be. Ez dakit beste artistarik egongo dan berrogei urtean hainbeste gai, idea, teknika eta material desbardin landu dituana, ganeratu dau Rothkopfek.
Jeff Koons artistea bera be erakusketearen aurkezpenean izan da. Museoa bera, Frank Gehryren lana goraipatu dau, bere lanek eraikin horretan beste neurri bat hartzen dabelako. Bere artelanekaz, Puppy-gaz berbarako, jenteak jaialdi batean parte hartzen dabela sentidutea gura neuke. Barruko bizitzea eta kanpoko munduaren artean kokatzen ditu bere sorkuntzak. Arteak jentea batzeko daukan indarraz jardun dau, personak alkartu egiten ditu eta gauza garrantzitsuez berba egitea eragiten dau.
Ibilbide kronologikoa
Erakusketea 205. aretoan hasten da, bertan dago ikusgai Koons gaztea zanean egindako lanak: Inflatables eta Pre-New beharrak, esaterako. 1985ean, lehenengoz izan eban bakarkako erakusketea galeria batean. Orduko lanak dira 206. aretokoak, Equilibrium izeneko seriea.
Alkoholdun edarien publizidade-kanpainek rol sozialak berikotzeko balio dabela erakusteko Luxury and Degradation bildumea sortu eban, 1986an. 207. aretoan dago lan hori. Erakusketea 209. espazioan segiduten dau, hantxe dago Banality.
201. aretoan, Kiepenkerl ikusi daiteke, artisteak espazio publikoan egindako lehenengo lana. Alemaniako Münster-eko Skulptur Project arte-ekitaldirako egin eban. 1992an sortutako Puppy loraz egindako txakurra be erakusketa barruan dago. 201. espazioan, serie bi ipini ditue: Easyfun eta Easyfun-Ethereal. Hurrengo proposamena 208. aretoan dago, Celebration, egilearen serie luzeenetako eta tenkika aldetik gatxenetakoa. Museoaren kanpoaldean dagoan "di-bihotzak sail horretakoa da.
Azkenaurreko espazioan, 105.ean, lan barrienetakoak dagoz, Popeye animazinoko personaiari eskainitakoak, adibidez. 2013koa da artelanik barriena, Gazing Ball.
Erakusketeagaz batera, bestelako jarduerak eskaniko ditue museoan, berbarako, hilaren 9an, Jeff Koons berak berbaldia emongo dau; eta 17an eta 24an, bisita gidatu bereziak izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!