Aritz Gorrotxategik 'Koldar hutsa zara' nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2015-06-05 15:48   Kulturea

Laugarren nobelea dau Koldar hutsa zara (Erein) Aritz Gorrotxategi idazle donostiarrak. Azkenengo 25 urteotako Euskal Herriaren historia kontetan dau, Peru izeneko gazte donostiarraren bizipenen bidez. Koldarkeria mueta asko agiri dira kontakizunean, baina batez be isilik geratu eta beste albo batera begiratzen dabenena.

Laugarren nobelea dau Koldar hutsa zara (Erein) Aritz Gorrotxategi idazle donostiarrak. Azkenengo 25 urteotako Euskal Herriaren historia kontetan dau, Peru izeneko gazte donostiarraren bizipenen bidez. Koldarkeria mueta asko agiri dira kontakizunean, baina batez be isilik geratu eta beste albo batera begiratzen dabenena

Peruk ez dau artaldearen barruan bizi nahi. Ez dau indarrean dagozan ideia eta lege zaharren jarraitzaile izan nahi, ez da ezeren apostolu izateko jaio. Gauzak kolokan jartzea atsegin dau, dino egileak. Krapula izeneko tabernan batzen dira lagunak. 1995-96 urte ingurua da. Harrikaden, manifen eta lazo urdinen sasoia da, eskuinkume faxistena eta pantxoatapeiotarrena. Nigaz edo nire kontra. Peruk, baina, bere bidea topau gura dau, guzti horretatik kanpo.

Istorio indibidual eta kolektibo baten fikzinozko kronikea da Koldar hutsa zara. Belaunaldi baten, diktadurearen eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiaren, kontakizuna da.

Aritz Gorrotxategik (Donostia, 1975) Irun Hiria saria jaso eban, 2000. urtean, bere lehenengo eleberriagaz, Kafkaren labankada. Horrezaz gan, bereak dira Taxi bat Hamletentzat (2002) eta Zaldi hustuak (2007) poema-liburuak, Egurra Pinotxori (2002) narrazino bildumea, Galtzontziloak autobusean zintzilik (2002) sasi-kronikea, Kearen truke (2005) eta Axola ez duenean (2009) nobelak.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu