Jon Gerediagak 'Argia, lurra, zuhaitza, zerua' poesia liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2015-06-04 13:07   Kulturea

Natureak garrantzi berezia dauka Jon Gerediaga idazle bilbotarraren lan barrian, Argia, lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela) olerki liburuan. Aurreko lanetako ezaugarriak ditu bildumeak.

Natureak garrantzi berezia dauka Jon Gerediaga idazle bilbotarraren lan barrian, Argia, lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela) olerki liburuan. Aurreko lanetako ezaugarriak ditu bildumeak.

Poema laburrek osotzen da liburua, 90 batek. Baina, poema luze baten antzera be leidu daiteke. Izenburuak berean agiri dira naturako elementuak erabili ditu Gerediagak bizitzaren gorabeheren ganean hausnartzeko. Itaun ugaria egiten ditu egileak, baina ez dau erantzunik inposatzen.

Aurreko lanen bidea segiduten dabe Argia, lurra, zuhaitza, zerua liburuko testuek, baina oraingoan modu laburrago eta soilagoan egin dau.

Jo Gerediagaren (Bilbo, 1975) laugarren poema liburua da atera barri dauena, beste hiru ditu argitaratuta, danak Pamielagaz: Fitola balba, karpuki tui (2004), Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007) eta Zentauro-hankak (2012).
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu