Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da
2015-06-05 12:09 KultureaElai Alai Kultur Elkarteak antolatuta, Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da, bagilaren 6an eta 7an eta, besteak beste, Euskal Herriko inauterietako zein transhumantziaren ganeko erakusketak, Lehenengo Gaztai Azokea eta Bizkaiko Trikitixa Eguna be izango dira tartean.
Elai Alai Kultur Elkartean antolatuta, Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da, bagilaren 6an eta 7an. Aurkezpenean, Portugaleteko alkate Mikel Torres, Elai Alai Fundazinoko zuzendaria dan Aitor Beitia eta Elai Kultur Elkarteko presidente Gaizka Benguria izan dira. Urtero legez, egitarau potoloa atondu dabe aurten be eta gogoan hartzeko moduko barrikuntzakaz datoz.
X. edizino honetako nobedadeak honako honeek dira:
- Euskal Herriko inauterietako erakusketa bat izango da azokan Euskal Museoak itxitako materialagaz eta baita Javier Belaskoren argazkilariaren argazkiakaz.
- Solar plazan, Lehenengo Gaztai Azokea antolatuko da. Honetan Estaduko hainbat gaztai probetako eta erosteko aukerea izango da. Honegaz lotuta, transhumantziaren ganeko erakusketea be egingo da.
- Zapatuan, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak antolatutako Bizkaiko Trikitixa Eguna ospatuko da Portugaleten azokako progamazinoaren barruan. Ekitaldi honetan hainbat trikitilari eta panderojole batuko dira eta herriko kaleak girotzen ibiliko dira.
Informazino gehiago eta egitaraua ikusteko klik egin hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!