'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen 4. edizinoa aurkeztu dabe Zinemaldiak eta Kontseiluak

Bizkaie! 2015-06-08 11:45   Zinemea

Paul Bilbaok adierazo dauenez film laburrek euskeraz biziteko gogoa ardatz izatea gura dogu: zergaitik egiten dogun hautu hori, zelako oztopoak izaten doguzan, sentiduten doguzan pozak, eregiten diran konplizidadeak... hori guztia eta gehiago kontau nahi dogu aurkezten diran film laburren bidez.

Donostia Zinemaldiak eta Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dutfilm labur lehiaketearen 4. edizinoa aurkeztu barri dabe. Aurkezpenean Kontseiluko idazkari nagusia, Paul Bilbao, eta Donostia Zinemaldiko zuzendaria, Jose Luis Rebordinos, izan dira.

Paul Bilbaok azken urteotan Kontseilua sustatzen dagoan Euskaraz bizi nahi dut dinamikea eta dinamika horren barruan kokatzen dan film labur lehiaketearen nondik norakoak azaldu ditu. Lehiaketearen helburu nagusia euskeraz bizi nahi dot ideia zabaltzea da, ideia hori ikus-entzunezkoen bidez kontetea. Era berean, gero eta zinemagile gehiagok ideia bere egin deien, euren lanetan ideia hori garatu deien nahi dogu adierazo dau Bilbaok.

Azken finean, horixe bera da Euskaraz bizi nahi dut dinamikearen helburua: gero eta norbanako gehiagok ideia hori bere egin daiala, hau da, gero eta jente gehiagok euskeraz biziteko hautua egin daiala, dakitenek berba eginez eta ez dakitenek ikasiz gehitu dau Kontseiluko ordezkariak.

Bada, film labur lehiaketara aurkezten diran lanek helburu hori bete beharko dabe. Paul Bilbaok adierazo dauenez film laburrek euskeraz biziteko gogoa ardatz izatea gura dogu: zergaitik egiten dogun hautu hori, zelako oztopoak izaten doguzan, sentiduten doguzan pozak, eregiten diran konplizidadeak... hori guztia eta gehiago kontau nahi dogu aurkezten diran film laburren bidez.

Aurtengo edizinoaren oinarrietan barrikuntza garrantzitsuena laburren iraupena izango da: aurkezten diran lanek ezingo dabe 15 minutu baino gehiago iraun. Atalei jagokenez, igaz bezela, atal bi bereiziko dira, profesionalena eta amateurrena, eta egile bakotxak erabagiko dau bere lana(k) zein ataletara aurkeztu. Sariei jagokenez, danetara 5.000 euro baino gehiago banatuko dira (3.500 euro profesionalen atalean eta 1.750 euro amateurren atalean) eta lanak aurkezteko azken eguna 2015eko abuztuaren 24a izango da.

Jose Luis Rebordinosek bestalde, euskerearen erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko holako ekimenen garrantzia azpimarratu dau: Igaz Zinemaldian bertan ikusi genduan legez, gero eta film gehiago egiten dira euskeraz eta horreek ikustera doazen ikusleak be, gero eta gehiago dira. Dinamika hau sustatzen jarraitu behar dogu adierazo dau Donostia Zinemaldiko zuzendariak. Oraindino lan asko dago egiteko baina igaz esan bezela 'bidea ibilian egiten da'. Eta igaz pausu barriak emon zituan euskerazko zinemagintzeak: Donostia Zinemaldiko sail ofizialean euskerazko bi film izan genduzan, bat erabat euskeraz egina gainera (Loreak) gaineratu dau.

Esangura horretan, Rebordinosek adierazo dauenez, Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketeagaz Zinemaldiak abiatu dauen alkarlana pausu bat gehiago da, zinema munduan euskerea sustatze aldera Zinemaldia garatzen dagoan ekimenen artean bat gehiago.

Alkarlan horren erakusgarri, Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketara aurkezten diran lan onenen proiekzinoa eta sari banaketa ekitaldia Donostia Zinemaldiko 63. edizinoaren barruan egingo dira, irailean. Era berean, Donostia Zinemaldiko zuzendaritza taldeko kide dan Maialen Belokik film labur onenak hautatuko dituan epai-mahaian parte hartuko dau.

Agerraldiagaz amaitzeko eta epai-mahaiari jagokonez, Zinemaldiko edota Kontseiluko ordezkariez gan, zinema zuzendari garrantzitsuek be parte hartuko dabela aurreratu dabe antolatzaileek, besteak beste, Loreak filmaren zuzendarietako batek, Jon Garañok.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu