Dana prest Elgoibarren, domekan Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia egiteko

Bizkaie! 2015-06-05 11:30   Euskerea berbagai

Gustatzen jata, jaku lemapean dator aurten Euskal Eskola Publikoaren Jaia, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatuta. Elgoibarko Herri Eskolan bertan egingo dabe edegiera ofiziala, 11:00etan.

Gustatzen jata, jaku lemapean dator aurten Euskal Eskola Publikoaren Jaia, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatuta. Elgoibarko Herri Eskolan bertan egingo dabe edegiera ofiziala, 11:00etan.

Sei gune izango ditu Euskal Eskola Publikoen Jaiak: Kalegoen plazea, Bolatokiko parkea, Lekueder parkea, Aita Agirre plazea, Kalebarren plazea eta Maalako parkea. Umeentzako makinatxu bat jarduera atondu ditue: tailerrak, jantzak, puzgarriak, rokodromoa, herri kirolak, ipuin kontalariak, magia eta abar.

Zer jan be egongo da, Maalako parkean, Eusko Labeldun oilasko pintxoak eskainiko ditue. Gaztaia zelan egiten dan jakin gura dabenek aukera ederra eukiko dabe Kalebarren plazan, izan be bertan tailerra egingo dabe hainbat sari irabazi dituen Mautsitxa baserriko gaztai egileek. Musikeari jagokonez, besteak beste, 22M² eta Lauroba taldeek joko dabe.

Garraio publikoa indartu egingo da domekan. Euskotrenek tren zerbitzu berezia ipiniko dau Bilbo, Bermeo eta Donostiatik. Autobus gehiago egon dira, ganera, hurrengo lineatan: Mallabia-Ondarroa eta Eibar Donostia.

Egitarau osoa, hemen.

Eta Jaku, Jata, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren kantea, hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu