Gorbeian izango da aurten Deiadar Mendien Eguna, domekan

Bizkaie! 2015-06-05 10:44

Bizkaiko Batzar Nagusiek bagilaren 7an ospatuko dabe aurtengo Deiadar Mendien Eguna, Gorbeian. Urteerea 9:00etan izango da, Pagomakurren, eta eguerdian, 12:00etan, Batzar Nagusirako deia egingo dabe kurutzetik, egun horretarako berenberegi egindako adarragaz.

Bizkaiko Batzar Nagusiek bagilaren 7an ospatuko dabe aurtengo Deiadar Mendien Eguna, Gorbeian. Urteerea 9:00etan izango da, Pagomakurren, eta eguerdian, 12:00etan, Batzar Nagusirako deia egingo dabe kurutzetik, egun horretarako berenberegi egindako adarragaz.

Oiz, Gorbeia, Ganekogorta, Kolitza eta Sollube dira Bizkaiko deiadar mendiak. Antxina, mendion tontorretatik adar hotsagaz egiten zan Gernikako Batzar Nagusirako deia. Mendi igoerea Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatzen dabe, Balmaseda Mendi Taldea, Gailurra (Bilbo), Ganzabal (Lemoa), Sollube 707 (Bermeo) eta Alpino Tabira (Durango) taldeekaz alkarlanean. Aurten, Ganzabaleko kideak izan dira antolatzaileak.

Deiadar Mendien ekitaldia ibilbide klasiko bihurtu da Bizkaiko mendizaleentzat eta euskal tradizinoen zaleentzat. Igaz ehunka lagun batu ziran Ganekogorta mendian, adierazo dabe antolatzaileek. 2004an, Batzar Nagusiak berreskuratu ziraneko 25. urteurrenean, berreskuratu zan deiadar mendietara igoteko ohiturea.

Domekako hitzordua 9:00etan izango da, Pagomakurren, eta handik abiatuko dira mendizaleak kurutzerantz. 12:00etan joko dabe adarra kurutzean, 1.481 metrora. Batzar Nagusietarako deia egin ostean, 13:30ean Arraban ospakizuna hasiko da. Musikea, bertsolariak, jana eta edana topauko ditue bertan parte-hartzaileek. Ez da izenik emon behar.

Ganzabal mendi taldeak Balmasedako taldeari emongo deutso lekukoa, izan be 2016an eurek atondu beharko dabe Deiadar Mendien Eguna, Kolitza mendian.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu