Jazzeuskadi aplikazinoari esker, musikearen eta turismoaren ganeko informazino guztia jasoko dogu

Bizkaie! 2015-06-04 15:12   Musikea

Aurten Jazzeuskadi aplikazinoaren sorrerea nabarmendu behar da. Bertan jazzaldien ganeko programazinoa azaltzen da; Euskadin joko dauen musikari bakotxaren ganeko informazinoa egunaren arabera eta turismo-informazino osagarria. Google Play-n deskargau daiteke.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, Itziar Epalzak, Jazz Jaialdien denporaldia aurkeztu dau Getxoko jazzaldiaren zuzendari Iñaki Saituagaz, Gasteizkoaren zuzendari Iñaki Añuagaz eta Donostiakoaren zuzendari Miguel Martínegaz.

Euskadiko jazzaldiak ezagunak dira nazinoartean, eta erreferente izaten dira Euskadiko uda-sasoian. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak gaur goizean aurkeztu ditu jaialdi horreen inguruko sustapen ekintzak. Aurtengo barrikuntzea da udako jazz-jaialdien kanpainea Euskadi sustatzeko bideoak egiteko erabiliko dabela; bideootan, Euskadi Basque Contry sustatzeko persona ospetsuak agertuko dira, jaialdion hurreko personak, eta Euskadi bisitaukeran izandako bizipenak kontauko ditue alkarrizketen bidez. Ikus-entzunezko material hori gizarte-sareen bitartez zabalduko da.

Beste batzuen artean honako honeek filmauko dira: Joe Lovano, Stanley Clarke eta Mdelaine Peiroux, Jamie Cullum, Benny Golson, Chick Corea, José James eta Jason Marsalis.

Jazz-jaialdiak aukera bikaina dira Euskadiko eskaintza turistikoa aurkezteko, izan be, gurera datozen bisitarien % 25 city break moduan etorten dira, hau da, bertako uri nagusiak ezagutzera. Ganerako turisten % 15 kultura- nahiz jai-ekitaldiek erakarrita etorten da Euskadira; beraz, turismoa sustatzeko baldintza ezin hobeak batzen dira jazz-jaialdietan.

Eusko Jaurlaritzeak sortu ziranetik babesten ditu jaialdiok, eta udaro laguntzen ditu Euskadi jomuga turistikoa gizarteratzeko ekintzakaz:

• Aurten Jazzeuskadi aplikazinoaren sorrerea nabarmendu behar da. Bertan jazzaldien ganeko programazinoa azaltzen da; Euskadin joko dauen musikari bakotxaren ganeko informazinoa egunaren arabera eta turismo-informazino osagarria. Google Play-n deskargau daiteke.

www.jazzeuskadi.com webgunera sartuta, hiru jazz-jaialdien webguneetarako zein www.euskaditurismo.eus Turismo Sailaren webgunerako estekak erabil daitekez Euskadi Basque Country markearen bitartez.

• Euskadi Basque Country marka turistikoa hiru jazz-jaialdien promozino-euskarri guztietan gehituko da: kartel, plotter, photocall, sarrera eta esku-orrietan.

• Hiru jazz-jaialdietako eszenatokietan agertuko da Euskadi Basque Country markea.

• Kontzertuen aurretik eta atsedenaldietan Euskadiko turismoa sustatzeko bideo bat proiektauko da.

• Euskadiren ganeko informazino turistikoa eskaintzen daben esku-orriak eta hainbat promozino-material dakarten 400 sorta banatuko jakez musikari, preskriptore eta jazz-jaialdietan akreditautako kazetari eta bestelako lagunei, beren bizipenaren bozeroaile bilaka daitezan.

• Sei bandera (fly banner 2,90 m) eta lau roll up (85x200 cm) kokatuko dira, Euskadi Basque Country ikurragaz. Kanpainearen bitartez Euskadi Basque Country markea zein Euskadiren eskaintza turistikoa sendotu nahi da.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu