Rut Brionesek eta Raquel Duranek janariagaz dogun loturea aztertzen dabe 'Foodlândia' ikus-entzunezko erakusketan
2015-06-05 15:31 KultureaBilbao Artek 2015eko produkzino propioko hirugarren erakusketea aurkeztu dau. Foodlândia janariagaz doguzan hartu-emonen ganeko ikus-entzunezko azterketea da. Espazioan mugatutako bost zati bisual dira eta dikotomiaren inguruan diskurso soziala egin nahi dau. Hau da Rut Briones eta Raquel Durán artisten erakusketa bereziak planteetan dauen gaia.
Bilbao Artek 2015eko produkzino propioko hirugarren erakusketea aurkeztu dau. Foodlândia janariagaz doguzan hartu-emonen ganeko ikus-entzunezko azterketea da. Espazioan mugatutako bost zati bisual dira eta dikotomiaren inguruan diskurso soziala egin nahi dau: Jaten doguna gara ala garenak jaten gaitu? Hau da Rut Briones eta Raquel Durán artisten erakusketa bereziak planteetan dauen gaia. Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarrak, pasa dan urteko bekea jaso eben 36 artisten artean, aurtengo edizinoko epaimahaiak banakako erakusteta bat antolatzeko aukeratu dituan zazpi proiektuetako bat. Ikus-entzunezko erakusketea gaur arratsaldeko 19:30ean inaugurauko da Bilbao Artek Urazurrutiako 32an dauen aretoan. Zabalik egongo da bagilaren 26ra arte, 17:30etik 20:30era bitartean astelehenik barikura eta sarrerea dobanekoa izango da.
XXI. mendeko alkarrizketarako tresna indartsuagoetan oinarritzen da Foodlândia, ikus-entzuneko irudietan. Eta horren bidez aztertzen ditu inoiz baino denpora gitxiago dauen gizartearen paradoxeak, arreta jarteko inoiz baino gaitasun txikiago dauenarenak eta halan da be historiako beste edozein momentutan baino mezu gehiago jasoten eta produziduten dituenarenak. Egungo gizarteko gai absurdoak lantzen doguz, adibidez, Txinako zainzuriak erostea, ondoan dogun Nafarroakoak erostea baino errazagoa izatea, azpimarratu dau Raquel Duránek.
Erakusketea bost espaziotan banatzen da. Segmentu bakotxa elikadura kateko estadio bat da (produkzinoa-hondakina, banaketea, konsumoa, gosea eta komunikazinoa) eta bakotxa ikus-entzunezko estilo baten arabera produziduta dago. Hori dala eta, ikusentzunezko lengoaiaren narrazino-tresnak erabilten ditu proiektuak, besteak beste, stop-motiona, narratiba zinematografikoa, bideo artea edo jantzea.
Erakusketeak horma gaineko hiru proiekzino jasoten ditu, horreetako bi bata bestearen aurrean; hiru pantaila, beste horrenbeste bideogaz; neoizko estrukturea eta New Yorkeko jatetxe italiarretako wall of fame tipikoa jasoten dauen jantoki bateko eszenografia, Rut Brionesek azaldu dauenez. Eszenografia horretan, jatetxe italiar batean jaten dagozan bi personaren bideo baten bitartez, beste gai bat be lantzen da, idiosinkrasia jateko orduan, jateko modu egokia eta modu desegokia dago, eta egoerea erabilita migrazinoei eta nortasunaren gaiari buruz berba egiten dogu, gehitu dau sortzaileak.
Raquel Durán eta Rut Briones bi artista polibalente dira, mobiduten dan irudia dabe gustuko eta umore galiziarra. Bien lanak arte eta zinema jaialdi hainbatetan ikusi ahal izan dira. Foodlândia izan da euren lehenengo lankidetza oparoa. Proiektu honetan erretranka galiziar asko dago, esan dabe.
Rut Briones XXI. mendeko kontu-kontalaria da. Narrazinoa atsegin dau, bere forma eta aldaera guztietan. Artea, ikus-entzunezkoa edo idazketea dira azken urteetan istorioak eregiteko orduan erabili dituan medioetako batzuk. Zorionez beretzat, oraindino aztertu beharreko beste asko geratzen dira.
Raquel Duránek irudietarako dauen gustua, lurrean jesarrita, bere gurasoen etxeko egongelako hodi-telebistan Mazinger Z ikusten ebanean hasi zan. Ordutik hainbat esparrutan ibilida esperimentetan, eskulturan, argazkigintzan edo ikus-entzunezkoetan. Arteagaz zuzenean lotutakoaz gan, bere zaletasun nagusia gizarte barrikuntzea da, eta eremu hori sorkuntzeagaz, teknologiaren aurreko pasinoagaz eta transmediagaz buztartzen dau.
Erakusketearen ondoren, Bilbao Arteko aretoan honako erakusketa honeek antolatuko dira: Work spaces, Iñigo Garatu artistearena (garagarrilaren 3tik 24ra); Surfaces, Marie Sommer artistearena (irailaren 4tik 25era); Matriz, Iago Rey de la Fuente artistearena (urriaren 2tik 23ra) eta Proprioception Alessandra Torres artistearena (urriaren 30etik zemendiaren 20ra). Aurten, 39 artista egiten dagoz egoitza artistikoa Bilbao Arten, Bilboko zentro honek BBK Fundazinoaren laguntzaz sortzaile gazteei eskaintzen deutseezan bekei esker.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!