Juanjo Alvarez Rubiok irabazi dau 2015eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
2015-06-05 10:41 KultureaJuan Jose Alvarez Rubiori emongo deutsie aurtengo Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa - Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2015 Saria eta modu horretan haren ikuspegi kritiko eta barritzailea saritu nahi izan dabe epaimahaia osotzen daben Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Laboral Kutxako Lurralde zuzendariak.
Juan Jose Alvarez Rubiori emongo deutsie aurtengo Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa - Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2015 Saria eta modu horretan haren ikuspegi kritiko eta barritzailea saritu nahi izan dabe epaimahaia osotzen daben Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Laboral Kutxako Lurralde zuzendariak.
Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako alorretan jardunean dagozan personen curriculum nabarmenenak saritzen ditu urtero Eusko Ikaskuntzak.
1964an Zumaian jaioa, Euskal Herriko Unibersidadean Zuzenbideko katedraduna izateaz gan, Gobernantza Demokratikorako Institutuko egungo idazkaria eta sortzaileetako bat eta UNED Bergarako zuzendaria be bada. Bestalde, Radio Euskadiko ohiko kolaboratzailea da eta prentsa idatzian be askotan idazten dau.
Bestalde, Itsasoko Zuzenbidean aditua da eta nazinoarteko merkataritzearen ganeko hainbat monografiko egin izan ditu.
Juan Jose Alvarez Rubiok 20.000 euroko saria jasoko dau eta sari banaketa ekitaldia udagoienean izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!