San Inazio egunean Gorbeiara joateko dobako autobus zerbitzua eskainiko dau Bizkaiko Aldundiak

Bizkaie! 2013-07-23 10:47

Segurtasun eta irisgarritasun arrazoiakaitik, Gorbeiako aparkalekuak zarratu egingo dira, eta, horrenbestez, ibilgailu pribatuak Areatzan prestauko diran aparkalekuetan itxi eta Pagomakurrera autobusez igotea gomendatzen da. Gorbeibus goizeko 7:00etatik arratsaldeko 19:30 arte ibiliko da, etenbarik.

'Culinary Zinema' sailak zinemea eta gastronomia buztartuko ditu Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2013-07-22 16:22   Barriak

Basque Culinary Centerrek, Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo Zinema Jaialdiak Culinary Zinema: Zinemea eta Gastronomia sailaren programazinoa aurkeztu barri dabe. Aurten gastronomia ardatz daben zazpi film proiektauko dira, ostean afari tematikoak egingo dira, sukaldari eta jatetxe apartek prestauta.

Itsasmailea 20 metro igongo ei da. Euskal balea Bilboko kale artean ikusiko ete dogu?

Angel Dominguez 2013-07-22 14:51   Begi betegarri

Hemen da Lekeitioko XXXV. Itxas Soinua Musikaldia

Bizkaie! 2013-07-22 14:41   Musikea

Lekeitioko XXXV. Itxas soinua Musikaldia abuztuaren 14tik abuztuaren 18ra bitartean izango da. Lau egunez punta puntako musikariak izango dira Lekeitioko kultur kaian. Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira Santa Maria eleizan.

'La migliore offerta'

Karolina Almagia 2013-07-22 13:58   Zinema kritikak

La migliore offerta faltsoa begitantzen jat, handiustez egindakoa. Ezin sinistu ikusten nagoena... Denporea pasetako balio dau, bai, nahiz eta metraje luzeegia izan, beste behin be. Baina ez dozu hemen topauko hainbat kritikarik aitatutako pelikula bikaina.

UPV/EHUk José María ‘Koke’ Martínezen bost obra emongo deutsez Cabredo eta Arraia-Maeztu herriei dohaintzan

Bizkaie! 2013-07-22 10:38   kulturbiz

Gaur astelehena, garagarrilak 22, Euskal Herriko Unibersidadeko eta The Basque Children of ’37 Association alkarteko zenbait ordezkari Cabredo (Nafarroa) eta Arraia-Maeztu (Araba) herrietara joango dira, José María Koke Martínez (Cabredo, 1926 - Londres, 2009) gerrako ume eta artista nafarraren azken nahia beteteko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Laster da hemen 21. Euskal Encounter party erraldoia

Bizkaie! 2013-07-19 15:49

Hemen da 21. Euskal Encounter, ordenagailuzale amorratuen topaleku handia. 35.000 metro koadrotan 4.096 ordenagailu eta 6.000 lagun batuko dira garagarrilaren 25etik 28ra, Barakaldoko BECen. Interneten nabegetako 20 Gb segundoko sare konexinoa eukiko dabe, ohiko banda zabala baino 3.000 bider handiagoa.

Iratxe Jaiok 'Ultimas palabras' ikus-entzunezkoa estreinauko dau Buenos Airesen

Bizkaie! 2013-07-19 15:07   Euskaldunak munduan

Iratxe Jaio artista markinarrak eta Klaas Van Gorkum holandarrak Ultimas palabras izenburuko ikus-entzunezko lana estreinauko dabe Argentinan, Buenos Airesen zapatu honetan, garagarrilaren 20an.

Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso izentau dau gaur Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2013-07-19 13:59   kulturbiz

Jabier Kaltzakorta da euskaltzain oso barria. Gaur, garagarrilak 19, Bilbon egin dan osoko batzarrean, Jose Luis Lizundia euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin dau Euskaltzaindiak. Kaltzakortak, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu dau.

Euskaltzaindiak 'El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha' liburua sareratu dau

Bizkaie! 2013-07-19 11:23

El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean bertan dago irakurgai. Liburua Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 13. zenbakia da.

Portugaleteko Nazinoarteko XXXIX. Folklore Jaialdia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-07-18 16:53   Kulturea

Elai Alai Kulturguneak antolatuta, garagarrilaren 24tik 27ra Portugaleteko Nazinoarteko 39. Folklore Jaialdia izango da Gökmeydan Halkoyunlari G.S.K.D (Turkia), Jangar Folklore Elkartea (Errusia), Mackinaw (Kanada) Les As du Benin (Benin), Jallmay (Peru), Das Mariñas (Galizia) eta Portugaleteko Elai Alai taldeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Herri Oihua boskote barakaldarrak 'Ez' bigarren diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-18 15:50   Musikea

Abesti gordinez eregi dau Herri Oihua boskoteak Ez (Baga-biga) bigarren diskoa. Banden Lehia lehiaketea irabazi, Bilboko BBK Live jaialdian jo, disko barria argitaratu, denpora gitxian egin dabe bidea.

VII. GetxoPhoto abuztuaren 29tik irailaren 29ra izango da

Bizkaie! 2013-07-18 15:12   Kulturea

VII. GetxoPhoto argazki jaialdiaren gaia amesak eta beren ikus-irudikapena izango da. Aurten jaialdiak komisario barria dauka, Christian Caujolle komisario frantziar ospetsua, oraingo edizinoko barritasun nagusia, gaur goizean Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendariak azpimarratu dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2013ko Fun & Serious Game Festival jaialdiak bideojoko onenaren sarirako lanak aurkezteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2013-07-18 12:54   kulturbiz

Garagarrilaren 17tik urriaren 20ra arteko epea izango da III. Fun & Serious Game Festivalean bideojokoak aurkezteko, bai joko serioen kategorian, bideojokoen teknikak hezkuntzan, osasunean, zientzian eta bestelako arlotan apliketan dituenak, bai aisialdiko bideojokoen kategorian.

Euskerearen Erakunde Publikoak eta Jaurlaritzeak 1,6 miloe euro banatu ditue Ipar Euskal Herriko eragileen artean

Bizkaie! 2013-07-18 10:57   Euskerea berbagai

Aurten 83 egitasmo aurkeztu dira deialdira, 55 eskatzaileren eskutik, eta horreetatik 65 egitasmo diruz lagundu dira, zortzi hitzarmen bidez eta 57 proiektu deialdiaren bidez.

Euskalbarrokensemble antxinako musikako taldeak 'Azken euskal printzesa' aurkeztuko dau Pragan

Bizkaie! 2013-07-17 18:19   Musikea

Euskalbarrokensemble antxinako musikako taldea Pragan izango da garagarrilaren 29an, Azken euskal printzesa ikuskizunagaz, Montrealen (Kanada) joandako bagilean eta garagarrilaren 11n Gijonen kontzertua eskaini ostean, Enrike Solinís musikariak zuzenduta, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udako arte erakusketak Lekeitioko Kultur Kaian

Bizkaie! 2013-07-17 11:40   Kulturea

Lehenengoan Sain Maurreko artistak dira protagonista, garagarrilaren 16tik 21era bitartean, Kaletik kartzelara, kartzelatik kalera deitutako erakusketan Julen Atxurra Egurrola (Pototo), Jon Bienzobas Arretxek (karaka) eta Patxiku Guimon Fagoagaren lanak dagoz ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2013-07-17 11:29

Xarles Videgain euskaltzain osoak atondutako Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme-XVéme siècles) liburua Interneten ipini barri dau Euskaltzaindiak. Akademiak argitaratzen dauen Iker bildumearen 27. zenbakia da liburua.

Bizkaiko Aldundiak I+G+B-ko proiektu bat abiarazoko dau Omako basoko margolanakaz

Bizkaie! 2013-07-16 18:16   kulturbiz

Kontserbazinoa eta zaharbarritzea izango ditu ardatz proiektuak, eta lau alderdi landuko ditu; alde batetiik, obrako materialak, artelanean dagozan narriatzeak eta esku-hartzean aplikau beharreko erispideak ikertu eta zehaztuko dira. Ondoren, konserbazinorako eta zaharbarritzerako erabagitako tratamenduak gauzatuko dira.