Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' dokumentalak nazinoarteko laugarren saria jaso dau

Bizkaie! 2015-05-28 14:55   Barriak

Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren sentsibilizazino eta garapenerako heziketako deialdiaren barruko diru-laguntzinoagaz eta Unesco Etxearen kolaborazinoagaz egindako Jambo Amani? dokumentalak beste sari bat lortu barri dau. Oraingoan FINI, Mexikoko Irudiaren Nazinoarteko Jaialdiaren maila profesionaleko bideo-dokumentalaren lehenengo saria eskuratu dau.

Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren sentsibilizazino eta garapenerako heziketako deialdiaren barruko diru-laguntzinoagaz eta Unesco Etxearen kolaborazinoagaz egindako Jambo Amani? (Bakea dugu?) dokumentalak beste sari bat lortu barri dau. Oraingoan FINI, Mexikoko Irudiaren Nazinoarteko Jaialdiaren maila profesionaleko bideo-dokumentalaren lehenengo saria eskuratu dau. Sariak ilusino handia egiten deust epaimahaia argazkien eta zinema-dokumentalen munduko elitean dagozan Stephanie Sinclair, Martin Bell edo Mary Ellen Mark adituek osotzen dabelako. Jaialdietarako aukeratuak izaten hasi eta bi urte geroago, parte hartzen eta sariak irabazten segiduten dugu. Hau gure laugarren saria da eta gure hurrengo hitzordua bagilean izango da Portugalen, adierazo dau Unai Aranzadik, Suediako Independent Docs produkturako zuzendariak.

Bestalde, Kepa Miñambres Llonak, Garapeneko jarduneko zinegotziak be bere poztasuna agertu dau Udalak sustatutako sentsibilizazino dokumental honen kalidadea agirian ixten dauelako, eta lan arlo hori segiduko dau bultzatzen Udalak bere Lankidetzako Garapeneko politikan

Aurretik lortutako sariak honako honeek izan dira: Rotterdameneko Zinema Jaialdiaren barruko R Ejects Radicals Jardunaldien publikoarena, Bartzelonako XI Giza Eskubideen Jaialdiko film labur onenaren saria eta zilarrezko remia Houstoneko 47. Nazinoarteko Zinema Jaialdian.

2012an grabautako Jambo Amani? dokumentalak ordu erdi batean Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programan zelan sartzen diran erakusten dau. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu