Bilboko Itsasadarra museoak 'Itsasadarraren magia. 35 urte bizia sortuz" erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-05-26 15:45   Kulturea

Erakusketeak antxinako argazkiak, uraren zikloa ezagutzeko bideoak eta ingurumen-berreskuratze prozesua jasoten ditu, bertan bizi diran espeziei buruzko informazinoa bere bai, eta Europako ubide kutsatuenetakoa izan zanaren inguruneko aztarnak bere. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, Bilboko Itsasadarra museoan.

Erakusketeak antxinako argazkiak, uraren zikloa ezagutzeko bideoak eta ingurumen-berreskuratze prozesua jasoten ditu, bertan bizi diran espeziei buruzko informazinoa bere bai, eta Europako ubide kutsatuenetakoa izan zanaren inguruneko aztarnak bere. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, Bilboko Itsasadarra museoan.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Itsas ikerketarako zentro teknologikoak antolatu dabe erakusketea, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ura-Uraren Euskal Agentziaren, Bilboko Portuaren eta Iberdrolaren laguntzeagaz.

70eko eta 80ko hamarkadetako erretratuak dagoz ikusgai erakusketan. XIX. mendearen erdialdean, itsasadarraren inguruak industrializazino prozesu handia bizi izan eban, burdina mineralaren ustiaketan eta esportazinoan eta industria siderurgikoan oinarrituta, batez be, azaltzen dabe erakusketearen antolatzaileek. 

Portu txikia izatetik Europako industria-gune eta merkataritza-gune nagusietakoa izatera heldu zan. Urte gitxiren buruan, itsasadarraren bazterrak lantegiz eta portu-azpiegituraz bete ziran. Eskulan gehiago behar zanez, etorkin ugari ailegau ziran. Biztanleriak hazkunde handia izan eban inguru horretan.

Itsasadarraren urak kutsadura maila ikaragarria eukan. Inolako antolakuntza bako uri hazkundearen eta ingurumen kontzientzia faltaren ondorioz, hondakin urak –etxeetakoak eta industriakoak– zuzenean isurtzen ziran ubidera, aurretik inolako tratamendurik emon barik, azaltzen dabe. Meatzaritza ustiategietatik batez be etozan 900 tona hondakin solido jasoten zituan egunero, 400 tona isurkin azido, 80 tona metal, eta zianuroa edo nitrogenoa euken konposatuak bere.

Bilbo Metropolitarraren Osoko Saneamendu Planaren helburu nagusietakoa Bilboko Itsasadarra ingurumenaren ikuspegitik berreskuratzea izan zan, hain zuzen be, eta horretarako %60ko oxigenazinoa ezarri zan uren kalidadearen estandar lez. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 80ko hamarkadaren hasieran ipini eban martxan programa hori, EAEn egindako ingurumen proiekturik garrantzitsuena, 1.000 milioi eurotik gorako inbersinoagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu