Teatro Paraiso talde gasteiztarrak 'Kubik' lana aurkeztuko dau AEBetako Pittsburg urian
2014-01-14 13:39 KultureaHirugarren aldiz hartuko dau parte Teatro Paraiso ume eta gazteentzako antzerki zentroak International Performing Arts for Youth (IPAY) jaialdian. Urtebete eta lau urte arteko umeei zuzendutako Kubik lana aurkeztuko dau Pittsburg uriko azokan. Urtarrilaren 22an hasiko da festibala.
Xabi Aburruzagak abiarazoko dau 'Belarrien Goxoko', egungo euskal musikearen kulturea zabaltzeko programea
2014-01-14 12:49 jardunaldiakArtium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Jimmy Jazz-ek eta Vitoria-Gasteizko Udalak Belarrien Goxoko programea sortu dabe alkarlanean, gaur egungo euskal musikearen kulturea zabaldu eta sustatzeko asmoz.
Clayton Steele izango da urteko lehenengo Art After Dark saioko protagonistea
2014-01-14 12:43 MusikeaThe Invaders, Dubkasm eta Clayton Steele izango dira urtarrileko Art After Dark saioko protagonistak barikuan, hilak 17. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, eta 1:00etan amaitu. Guggenheim museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea be izango dabe entzuleek.
Zinemaldia.cat, Bartzelonako euskal zinema jaialdi barritua
2014-01-14 10:46 BarriakEuskal Etxeak Katalunian euskal kulturea ezagutarazo eta zabaltzea dau helburutzat. Orain zortzi urtetik hona euskal zinema mostra antolatzen dau eta aurten aurrepausu bat emotea erabagi dabe, mostra Jaialdi bihurtuz eta Bartzelonarako aretoetara zabalduz.
Euskal deklinabidea lantzeko aplikazino barria erabilgarri
2014-01-14 10:07Aplikazinoa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone eskuko telefonoetan doban lor daiteke. Aplikazinoa eskuratzeko www.deklinabideapp.net orrialdean bersino bakotxeko estekak topauko dozuez.
Kanbodia, gerra basatien ondarea (eta II)
2014-01-14 10:03 BidaideUnicef erakundeari esker, 2007tik herrialdeko eskola guztietan, eztanda egin bako lehergailuen ganeko irakasgaia emoten dabe derrigor. Arrakastarik handiena 2009an euki genduan, urte horretan eskola-ume bat be ez zan hil mina edo leherkailuen ondorioz, nabarmentzen dau Plong-ek. Eskolan, ikasle gazteenek barreiatze-bonba eta pelotak desbardintzen ikasten dabe, eta metal zati bat eta detonagailuak bereizten bere bai.
'La Gran Estafa Americana' filmak 3 sari eroan ditu Urrezko Globoetan
2014-01-13 11:34 BarriakBart izan da Los Angeleseko Beverly Hilton hotelean 71. Urrezko Globoen sari banaketa ekitaldia eta irabazle nagusia La Gran Estafa Americana izan da; danetara, zazpi izendapen zituan eta hiru irabazi ditu: komediako film onena, komediako emakumezko aktore onena (Amy Adams) eta bigarren mailako aktore onena (Jennifer Lawrence).
Fakun Aznarez: 'Entzun nahiko neuken irratia egiteko prest nago, badakit non dagozan gure mugak'
2014-01-13 11:24 Barriketan 97 irratiko kidea'Munich 1962' dokumentalaren proiekzinoa eta Euskal Herriaren momentu historikoa berbagai Bilbon
2014-01-13 10:45 BarriakOrreaga taldeak egindako Munich 1962 dokumentala proiektauko dabe eta Euskal Herriak bizi dauen momentu historikoari buruzko mahai-inguru bat izango da Bilboko Bizkaia Aretoan urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko programazino kulturaleko Memoria(z) tartean proiektuaren barruan.
'La gran belleza'
2014-01-13 10:00 Zinema kritikakBatzuetan bikaina, beste batzuetan gehizkoa da La grande bellezza. Eta ez bakarrik ordu erdi bat sobran daukalako. La dolce vita barria egin nahi izan dau Sorretinok. Zoritxarrez, gehiegi igarten jako hori asmo hori.
Ramon Saizarbitoria eta Ramiro Pinilla izango dira protagonista Bilboko 'Eztabaidak Literatureagaz' zikloan
2014-01-13 10:00 KultureaVII. Eztabaidak Literatureagaz zikloa urtarrilaren 14an, martitzenean, hasiko da Literaturearen etorkizuna Euskal Herrian izenburuko saioagaz, Bidebarrietako liburutegian. Urteko lehen topaketan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Ramon Saizarbitoria eta Ramiro Pinilla 2013ko euskerazko eta gaztelaniazko Euskadi Literatur Sarien irabazleak izango dira; moderatzaile lanak, barriz, Txani Rodriguez idazleak egingo ditu.
X. Ikusi eta Ikasi aurkeztu dabe gaur Bilbon
2014-01-10 13:36 kulturbizIkusi eta Ikasi aisia, kulturea eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzeko helburua dauena. Eskaintzea gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak…
Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko deialdia egin dabe
2014-01-10 10:34 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak hiru euskal sortzaileri Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko aukerea eskainiko deutsie. Eskaerak egiteko epea zabaldu barri dabe, eta zezeilaren 28an amaituko da.
'Zilbeti eta Mendiaundi: Bizitzaren ordaina' argazki erakusketea inaugurau dabe Euskadiko Biodibersidade Zentroan
2014-01-10 10:02 KultureaErakusketearen helburu nagusia inguru horreetako paisaje eta natura balioak erakustea da, inguruok Europako legediak babestuta dagozan arren, gaur egun magnesita aire librean aterateko proiektu batzuek mehatxatzen dabelako, Antzeriren kasuan magnesitea aterateko eta Mendiaundiren kasuan silizea aterateko.
Juan Mari Beltranek kontzertu didaktikoa emongo dau gaur Gernikako Lizeo Antzokian
2014-01-09 14:40 kulturbizEuskal Herriko musika eta soinu tresnak izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko dau gaur eguena Juan Mari Beltranek Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:00etan. Beltranegaz batera, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariak igongo dira taula ganera.
Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago
2014-01-09 14:36 MusikeaLanak www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez baino ezingo dira aurkeztu, eta bertan dagoz lehiaketearen oinarriak. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 9ko 11:00etatik zezeilaren 19ko 19:00ak arte egongo da zabalik.
Anarik 'Bidea eta denbora' zuzeneko diskoa kaleratu barri dau
2014-01-09 11:11 MusikeaHamazazpi urteko ibilbidea bederatzi kantatan batu dau Anarik Bidea eta denbora (Bidehuts) zuzeneko diskoan. Irla Izan beharraren biran zuzenean grabetako kantak dira, gehienak Donostiako Viktoria Eugenian zezeilan emondako kontzertukoak, eta gitxi batzuk Zarauzko Putzuzulo gaztetxekoak. Zezeilean ekingo deutso kontzertuak emoteari.
Kostaldeko emakumeen bizipenak eszenan, Oinkari eta Hika konpainien 'Itsasoaren emazteak' ikuskizunean
2014-01-08 13:35 KultureaJantzea, musikea eta antzerkia buztartzen ditu Oinkari eta Hika konpainiek sortu daben Itsasoko emazteak. Euskal jantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontetan ditu. Barikuan, hilak 10, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean taularatuko dabe ikuskizuna, 21:00etan.
Lurralde-antolakuntzeak eta urigintzeak euskerean daben eragina aztergai
2014-01-08 11:38 Euskerea berbagaiLurraldea & hizkuntza. Hizkuntza & lurraldea (I. jardunaldiak) jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketearen arteko hartu-emonez hausnartuko da, batez be, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa daben guneei jagokenez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...