FIPA ikus-entzunezko saioen nazinoarteko jaialdia martxan da Miarritzen
2014-01-21 10:44 BarriakGaur hasi eta domekara bitartean ehundik gora behar aurkeztuko dira 27. FIPA jaialdian. I. Mundu Gerrea hasi zala ehun urte dirala-eta, Europa osoa astindu eban gatazka hori izango da saioen ardatz nagusia. Georges Gachot suitzarraren O Samba produkzinoak edegiko dau jaialdia, Gare du Midin, 19:45ean.
EHUk Albert Camus gogoratuko dau Bizkaiko campusean, erakusketa digital eta interaktibo bategaz
2014-01-21 10:30 KultureaBilboko Institut Français erakundearen eta Kulturbasque programearen arteko alkarlanaren emoitzea dan erakusketeak Camusen jaiotzearen mendeurrena ospatu nahi dau. Horretarako, bere bizitzea eta obrea landuko dituan erakusketa digital eta interaktiboa izango dabe eskuragarri QR kodigoa irakurteko gailua daben eskuko telefonoaren jaubeek.
Hemen da 2014ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
2014-01-20 10:50 BertsolaritzeaAuzolanean, lehiarik ezean eta izaera kolektibo eta herrikoian oinarrituta, zezeilaren 1etik apirilaren 5era bitartean izango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 15 eta idatzizkoan 21 talde izango dira aurten, 300 lagun inguru, hain zuzen. Hirugarrenez, Arabako bertsolaritzea astintzea dau helburu Kuadrilla Artekoak.
'Pankreas' antzezlana martian estreinauko da Bilboko Arriaga antzokian
2014-01-20 10:42 KultureaPatxo Telleriak idatzitako Pankreas komedia Bilboko Arriaga antzokian estreinauko da, martiaren 12an eta 13an. Mikel Martinezek, Joseba Apaolazak eta egileak berak interpretetan dabe Jokin Oregik zuzendu eta Tartean Teatroa konpainiak produzidutako lana.
Karmele Merino: 'Errusian azkenaldian zabaldu diran politika homofobikoak izan doguz gogoan'
2014-01-20 09:52 BarriketanZinegoak-eko zuzendaritza taldekoa
Lurralde-antolamendua eta hizkuntzearen arteko hartu-emonak lehen mailaka ekarteko deia
2014-01-17 14:52 Euskerea berbagaiAntolatzaileak pozik dagoz jardunaldiak sortarazo dauen interesagaz eta konpromisoa hartu dabe ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazinoa) izeneko tresnea zehazteko, bigarren jardunaldi batean aurkezteko.
Nafarroako herri mobimentuak ahotsa behar dau
2014-01-17 14:26Ateak Ireki webgunea zarratzeko agindua emon ebenetik, Nafarroako herri mobimentuak ahots bat galdu dau. Baina Ahotsa Behar Dugu ekimena martxan dago, besteak beste, herri komunikabide bat sortzeko asmoagaz, hain zuzen be.
Martxan da DantzaBiz, jantzea Bizkaian indartzeko ekimen barria
2014-01-17 13:47 KultureaDantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea jantzearen arloko eragileen hartu-emonak eta lankidetzea koordinau eta sustatzeko asmoz sortu da. Modalidade guztietako jantzea bultzatuko dabe, euskal jantza tradizionala, klasikoa eta garaikidea. Daborduko hiru bat hilebete daroaz martxan Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen barriak. Egoitzea Bilbon bertan dauka, Luis Briñas kaleko 31. zenbakian.
'American Hustle' eta 'Gravity' pelikulak, 86. Oscar sarietako faboritoak
2014-01-17 10:27 BarriakHamarna izendapen jaso ditue David O. Russelek zuzendutako American Hustle eta Alfonso Cuaronen Gravity pelikulek, horrek biak dira beraz 86. Oscar sarietako faboritoak. 12 Years a Slave film historikoak bederatzi izendapen izan ditu. Martiaren 2an banatuko ditue sariak, AEBetako Los Angeles uriko Dolby antzokian.
'BioBx' ekimenak Bilboko eta Bordeleko gazte sortzaileak lotuko ditu
2014-01-16 17:09 kulturbizBizkaiko uriburuko eta Bordeleko gazte sortzaileak batuko ditu BioBx ekimenak, Mugarik gabeko sormen digitala lemapean. Zazpi gazte bilbotar eta beste hainbeste gazte bordeldar lotuko ditu egitasmoak.
Matematikako 50. Olinpiadearen eskualde mailako fasea egingo da bariku honetan EHUko Leioako campusean
2014-01-16 13:11Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 50 bat ikaslek parte hartuko dabe bariku honetan, urtarrilaren 17an, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko hitzaldi aretoan (Leioako campusa) egingo dan Matematikako 50. Olinpiadearen eskualde fasean, goizeko 09:30etik aurrera.
Iruñerriko mintzakideak laguntzino eske
2014-01-16 12:02 Euskerea berbagaiAhal eta nahi badozue, webgune honetan topauko dozue informazinoa: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin/home
Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko epea edegi dabe
2014-01-16 11:55 KultureaHasi da martxan Lekeitioko Kultur Kaia ekimena. Daborduko zabalik dago Udako Arte Erakusketan izena emoteko epea. Apirila hasieran argitaratuko dabe onartuen zerrendea.
Lucas Cranach Zaharraren 'San Joan Bataiatzailearen predikua' koadroa ikusgai dago Bilboko Arte Eder Museoan
2014-01-16 10:22 KultureaApirilaren 14ra arte, Lucas Cranach Zaharraren San Joan Bataiatzailearen predikua pinturea Bilboko Arte Eder Museoko Obra konbidaua izango da. 1537-1540 inguruan egindako lana da, eta daborduko 6. aretoan ikusgai dago, orain urte bi museoak erositako egile beraren Lukrezia koadroaren ondoan.
Zinegoak 2014 jaialdiak LGTB kolektiboaren eskubideak eta gazteak izango ditu ardatz
2014-01-15 14:49 BarriakNerabezaroak eta gaztaroak garrantzi berezia izango dabe 11. Zinegoak Bilboko Gay-lesbo-trans Nazinoarteko Zinemaldian. Danetara mundu osoko 86 behar egongo dira ikusgai jaialdian, urtarrilaren 20tik 27ra bitartean, Bilboko hainbat aretotan. Ostean, Zinegoak Hedapena egitarauak hamaika herritara zabalduko dau zinemaldia, inoizko gehien.
Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu webgunea abiarazo dau
2014-01-15 13:33Hiztegitxoak.eu webguneak euskeratik 35 hizkuntzetarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukerea eskaintzen dau. Holan, egunerokotasunean hizkuntza desbardinetako hiztunen artean zubi hizkuntzea euskerea izatea bultzatu nahi da.
Olaeta baleten erakusketa iraunkorra, Gernikako Euskal Herria Museoan
2014-01-15 11:10 KultureaGernikako Euskal Herria Museoak Olaeta Torrezuri familiak 2008an Bizkaiko Diputazinoari emondako Olaeta baleten ondare eta funts zabalaren zati bat erakutsiko dau aurrerantzean bere erakusketa iraunkorrean.
Virginia Díaz, Getxoko 2013ko kirolari onena
2014-01-15 10:23Zortzi kirol kazetari getxotarrez osotutako epaimahaiak, botoen % 31,25egaz aukeratu eban Virginia Díazen hautagaitzea. Botazinoan, Koldo Larrinaga palistea izan da bigarrena (botoen % 27,50egaz). Xabi López saskibaloi jokalaria izan da hirugarrena (botoen % 22,50egaz), eta laugarrena Naia Ibarrondo ugerlaria izan da (botoen % 18,75egaz).
Hemen dira Bilboko 2014ko Aratusteetako sei kartel finalistak
2014-01-14 17:10Bilboko 2014ko Aratusteek baditue sei kartel finalistak: Happy Botxo, Agerian, Koloreak eta itxurak, En Bilbao somos de Carnaval, Un funeral de risa eta Asomate al Carnaval. Horreetako bat izango da aurtengo kartela. Zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango dira Aratusteak Bilbon.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...