FANT 2015ek 8.891 ikus-entzulegaz zarratu dau 21. edizinoa, igaz baino % 20 ikus-entzule gehiago

Bizkaie! 2015-05-20 14:46   Barriak

Bilboko Fantasiazko Zinemaldia – FANTek, 8.891 ikus-entzulegaz zarratu dau 21. edizinoa, hau da, 2014an baino % 20 ikus-entzule gehiago (7.429 ikus-entzule) eta 2013ko edizinoan baino ia % 40 gehiago (4.938 ikus-entzule).

Bilboko Fantasiazko Zinemaldia – FANTek, 8.891 ikus-entzulegaz zarratu dau 21. edizinoa, hau da, 2014an baino % 20 ikus-entzule gehiago (7.429 ikus-entzule) eta 2013ko edizinoan baino ia % 40 gehiago (4.938 ikus-entzule).

Zinemaldiaren aurreko egunetan preFANTen barruan eskainitako zortzi filmez gan programau diran 40 proiekzino baino gehiagotan –danetara 100 zinema ordu baino gehiago–, lehiaketan parte hartzen eben nazinoarteko film laburren saioan eta Hayao Miyazaki maisuaren Porco Rosso lanaren emonaldi berezian aretoa beteta egoala adierazoz kartela jarri behar izan zan. Zinemagile japoniarraren beste lan batek, Nausicaä del valle del viento izenburukoak be jente asko erakarri eban eta ia areto osoa bete zan.

Era berean, ia beteta egon ziran 750 lagun baino gehiago batu zituan Aaron eta Justin Keeling anaien The house on pine Street lanaren Europako premierea jaso eban eta Campos Antzokian ospatutako inaugurazino saioa, eta 418 ikus-entzule izan zituan Kale Nagusiko BBK aretoko amaiera ekitaldia. Azken ekitaldi horretan, Eduardo Casanovaren La hora del baño film laburra eta garagarrilaren 3ra arte areto komertzialetan estreinauko ez dan Gonzalo Bendalaren Asesinos inocentes lehenengo film luzea aurkeztu ziran.

Ohikoa danez, lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren aukeraketea izan zan ikus-entzule gehien batu zituanetako bat, eta baita Sekzino Ofizialeko 20:00etako saioak be. Sekzino horretan ikus-entzule gehien batu zituen hiru filmak The Pool, Goodnight mommy eta Autumn blood izan ziran. Jente gehieneko egunak, maiatzaren 8a, FANT 21 inaugurau zan eguna, maiatzaren 9a, zapatua, eta maiatzaren 14a, eguena, izan ziran. Egun horreetan Trailer Faltsuen Lehiaketea, Under the skin film luzearen emonaldi berezia eta Wayward pines telesailaren primiziazko estreinaldia izan ziran.

Beste alde batetik, 1.562 ikaslek hartu eben parte FANTEskola programan, eta 460 ikus-entzule joan ziran joan dan maiatzaren 2an Pre-FANT zabaldu eban laurogeiko hamarkadako saiora. Egun horretan Cazafantasmas eta Bitelchus lanak eskaini ziran pantaila handian.

Azpimarratzekoa da, baita be, edizino honetara 50 komunikabide baino gehiago akreditau dirala, gehienak Estadu osoan fantasiazko zineman zein bildurrezkoan espezializauta dagozan argitalpenak, eta baita EAEn erreferentziazkoak diran kultur medioak eta informazino orokorrekoak be. Horrek guztiak berretsi egiten dau zinemaldia generoko erreferente legez sendotzen doala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu