Ocean Colour Scene eta The Last Internationale, Azkena Rock 2015 jaialdiko kartelean
2015-05-18 15:31 MusikeaBagilaren 19an eta 20an Gasteizen egingo da hamalaugarren Azkena Rock jaialdia, eta antolakuntzak zarratu barri dau kartela. Ocean Colour Scene eta The Last Internationale taldeak dira gehitu dituen azkenengoak. Mendizabala gunean, besteak beste, joko dabe ZZ Top, Mastodon, Television, L7, D-Generation, Red Fang, OFF!, Wovenhand edo Ceacker bandek.
Bagilaren 19an eta 20an Gasteizen egingo da hamalaugarren Azkena Rock jaialdia, eta antolakuntzak zarratu barri dau kartela. Ocean Colour Scene eta The Last Internationale taldeak dira gehitu dituen azkenengoak. Mendizabala gunean, besteak beste, joko dabe ZZ Top, Mastodon, Television, L7, D-Generation, Red Fang, OFF!, Wovenhand edo Ceacker bandek.
Ocean Colour Scene 1989an sortu zan. Indie britainiarra gailurrean egoala, Birminghamgo hainbat taldetako kidek abiatu eben proiektua. Kaleratutako lehenengo lanak ez eban euki nahi beste arrakastam, baina bigarrenak, bai. Marching Already hirugarren beharra Erresuma Batuko zerrendetako lehenengo lekuan egon zan hainbat astetan. Hamar disko kaleratu ditu Simon Fowler eta Steve Cradock musikarien taldeak, eta Azkena Rocken Painting barria aurkeztuko dabe. Dana dala, Steve Cradock ez da Mendizabalan egongo, antolakuntzak jakinarazo dauenez, Paul Weller musikariagaz biran dago eta.
Rock amerikarra jotzen dauen The Last Internationale taldeak We Will Reign disko barria jentaureran defendatzeko prest etorriko da Gasteizera. Edgey Pires gitarristak eta Delila Paz abeslariak sortu ebentaldea. 2013an EP bat kaleratu ostean, lehenengo diskoa igaz atera eben.
Azkena Rock 2015eko egitaraua ARF Rock Party lehiaketako talde irabazleak osotuko dau. Mila talde baino gehiagok emon eben izena lehiaketan. Bartzelonako finala irabazi eban The Outside Hourse talde katalanak joko dau Azkenam. Garage rock, blues iluna eta psikodelia nahastetan ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!