Euskal Herriko X. Mintza Eguna Beran izango da aurten maiatzaren 30ean
2015-05-20 14:07 Euskerea berbagaiBazkarirako izen-emotea maiatzaren 26ra arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Bazkariko txartelak 17€ balio dau eta menu berezia behar dabenek aldez aurretik jakinarazo behar dabe.
Hamargarren Mintza Eguna Nafarroan, Beran izango da, maiatzaren 30ean. Mingainak dantzan lemapean, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dabe bertakoek eta egitaraua sano interesgarria da: Goizeko 11:00ak aldean, ondo etorri ekitaldia izango da Rikardo Baroja ikastetxeko aterpean. Sarako Txalapartariek, Bortzirietako Bertso Eskoleak, Baztango Fanfarre Mi Fak eta eskualdeko Solaslagunek parte hartuko dabe bertan. Herriko Ikastetxeko umeek egindako marrazkiak banatuko dira, eguneko egitarauagaz; horregaz batera, Euskal Herriko txoko guztietatik datozen mintzalagunei hamaiketakoa eskainiko jake.
Eguerdiko 12:00etan, herria edo ingurua ezagutzeko ibilbide kultural bi atondu ditue, Solaslaguna egitasmoko kideen eskutik:
A) Bera Altueratik. Ibilbide bat egingo da mendian zehar. Bertan, Kaxerna Gaztetxeko kideek egoitzea erakutsiko deuskue eta Garmendiko Bordako gasna eta Lekuederreko bazterrak ezagutzeko aukerea egongo da.
B) Bera Karriketatik. Itzea aldera hurreratu eta Barojarren eta sorginen barri izango dogu, eleizako organo berezia entzun eta San Migel zubiko historiak ezagutarazoko deusluez herritarrek.
Goizeko ibilbidetxuaren ondoren, alkartu eta kalejira-poteoa hasiko da.
15:00etan, Herri bazkaria plazako inguru ederrean egingo da eguraldi onagaz, txarra egin ezkero, barriz, eskolako frontoian. Bazkalostean, esker emote ekitaldia izango da Mintzalagun egitasmoan lan berezia egin daben kideei eskerrak emoteko. Azkenik, partaideak jantzan eta kantuan jarriko dituan Dantzaldia izango da Malerrekako Oharkabe taldeagaz.
Kontuak kontu, bazkarirako izen-emotea maiatzaren 26ra arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Bazkariko txartelak 17€ balio dau eta menu berezia behar dabenek aldez aurretik jakinarazo behar dabe.
Ia 6.000 solaslagun, mintzalagun, berbalagun eta mintzakide dagoz Euskal Herrian. Astero, euskeraz berba egiteko batzen dira herriko kafetegi, parke eta bestelakoetan. Ikasturtearen amaierako ekintza berezia da Mintza Eguna, herritarrentzako be edegia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!