'Gabriel Arestiren ondarea' zikloan izena emoteko azkenengo egunak

Bizkaie! 2015-05-19 12:47   Euskerea berbagai

Maiatzaren 25etik bagilaren 5era bitartean, Deustuko Unibersidadeko DeustoBide Herritartasun Eskoleak Gabriel Arestiren ondarea izeneko jardunaldiak egingo ditu, Gabriel Aresti kultura alkartearen laguntzinoagaz. Izena emoteko epea eguaztenean, hilak 20, amaituko da.

Maiatzaren 25etik bagilaren 5era bitartean, Deustuko Unibersidadeko DeustoBide Herritartasun Eskoleak Gabriel Arestiren ondarea izeneko jardunaldiak egingo ditu, Gabriel Aresti kultura alkartearen laguntzinoagaz. Izena emoteko epea eguaztenean, hilak 20, amaituko da.

Oraintsu bete dira 50 urte Gabriel Aresti idazle bilbotarrak Herri eta herri poema liburua argitaratu ebanetik, eta 2015eko bagilean 40 urte beteko dira poetea bera hil zanetik. Momentu ezin egokiagoa Gabriel Arestiren bizitzea eta lana unibersidadera eroan eta haren ondarearen inguruko ziklo bat atontzeko, dinoe antolatzaileek.

Unibertsitateko ohiko formatoak gainditu eta jarduera osagarriz osatutako ziklo barritzaile eta diziplinartekoa antolatzeko aukerea zabaldu gura izan dau DeustoBide Herritartasun Eskoleak: saio bi Deustuko Unibersidadean eta ibilaldi turistikoa Bilbon zehar, Bilboko Kafe Antzokian hasita. Gabriel Arestiren ondarea Zikloa DeustoForum-en barruko berbaldiagaz amaituko da.

Maiatzaren 25ean, Gabriel Arestiren lana eta bizitza berbaldi musikaua eskainiko dau Xabier Monasterio idazleak, Rafa Rueda musikaria gitarreagaz lagun dauela. Hurrengo egunean, 26an, Josu Bijuesca Deustuko Unibersidadeko irakasle eta ikertzaileak Nazinoaren alegoria Gabriel Arestiren poesian izeneko mintegia gidatuko dau.

Bagilaren 3an, Arestiren Bilbo izeneko ibilbide gidatua egingo dabe, Iraia Biteri eta Beñat Aiartza Gabriel Aresti euskaltegiko irakasleekaz. Eta bagilaren 4an, Miren Agur Meabe idazleak Arestiren testuen irakurraldia egingo dau.

Izena emoteko argibideak, hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu