Astegoienean zortzi saio jokatuta, bigarren itzuliari ekin deutso Gipuzkoa Bertsotanek

Bizkaie! 2015-05-18 17:52   Bertsolaritzea

Aitor Urbieta, Maider Arregi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Egoitz Eizagirre, Jon Maia, Ane Labaka, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan dira saioetako irabazleak. Lehen itzulia amaitu da eta Bergaran bigarren itzuliari ekin eutsien bertsolariek. Hurrengo astegoienean atsedenaldia hartuko dau Gipuzkoa Bertsotanek.

Joan dan zapatuan Antzuolan eta Zaldibian eta domekan, Hernanin eta Bergaran; lau herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea, 48 bertsolariren parte-hartzeagaz. Aitor Urbieta, Maider Arregi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Egoitz Eizagirre, Jon Maia, Ane Labaka, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan dira saioetako irabazleak. Lehen itzulia amaitu da eta Bergaran bigarren itzuliari ekin eutsien bertsolariek. Hurrengo astegoienean atsedenaldia hartuko dau Gipuzkoa Bertsotanek; maiatzaren azken astegoienean beste zortzi saio izango dira.


Zaldibia. Aitor Urbieta eta Maider Arregi

Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen faseko lau saio jokatu ziran Zaldibian eta Antzuolan zapatuan. Zaldibian Herri Antzokian jokatu ziran eta goizeko saioa 40 bertsozalek segidu eben bertatik bertara. Aitor Urbieta nagusitu zan, Endika Igartzabalen aurretik. Arratsaldean, 90 entzule inguru batu zan saioan eta horretan Maider Arregik jaso zituan puntu gehien.


Antzuola. Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Egoitz Eizagirre

Zapatuan bigarren hitzordua izan eben bertsozaleek, Antzuolan. Goizean 60 inguru izan ziran saioa segidu eben entzuleak eta arratsaldean, barriz, 100. Arkaitz Oiartzabal Xamoa izan zan goizeko saioko irabazlea, Iñaki Gurrutxagaren aurretik. Arratsaldeko saioan, barriz, Egoitz Eizagirre izan zan nagusi.


Hernani. Jon Maia eta Ane Labaka

Domekan, barriz, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko beste lau saio jokatu ziran, Hernanin eta Bergaran.

Hernanin jokatu ziran bi saioek amaierea emon eutsien Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko lehen itzuliari. Goizean zein arratsaldean 85na entzule izan ziran Hernaniko Sandiusterri aretoan. Goizekoan Jon Maia izan zan irabazlea, Haritz Casabalen aurretik. Arratsaldean Ane Labaka lasartearra izan zan saioko irabazlea.


Bergara. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa


Azkenik, Bergarako goizeko saioagaz hasi da sailkapen faseko bigarren itzulia. 50 bertsozale inguratu zan goizean Zabalotegi aretora. Ander Lizarraldek lortu eban lehenengo postua, Gorka Azkarateren aurretik. Arratsaldeko saioan, barriz, 70 inguru izan ziran saioa bertatik bertara segidu eben bertsozaleek. Astigarragan egin eban moduan, Unai Muñoak irabazi eban saioa.

Sailkapen faseko behin-behineko sailkapena hemen konsultau daiteke.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu