Muguruza, Ibarretxe, Ordorika eta Atxagaren berbaldiak, Klasikoen 8. irakurketa jarraituaren atarikoan

Bizkaie! 2015-05-18 11:45   Kulturea

Bilbo Zaharra Forumek Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak (1979-1990) liburuari eskainiko deutso Klasikoen 8. irakurketa jarraitua. Bagilaren 5ean egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, 8:00etatik 20:00etara. Horren atariko, berbaldi zikloa antolatu dabe bagilaren lehenengo lau egunetan. Fermin Muguruza, Juan Jose Ibarretxe, Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga izango dira hizlariak, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

2011n, Elkar argitaletxeak Narrazio guztiak (1979-1990) liburua kaleratu eban. Bertan, Sarrionandiak 80ko hamarkadan argitaratu zituan hiru ipuin-bildumak batu ziran: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986) eta Ifar aldeko orduak (1990). Horrezaz gan, aurretik idatzitako hiru istorio, argitaratu bakoak, jaso ziran liburuan: Figlio di cane, Maggie indazu kamamila eta Enperadore eroa. Liburu hori izango da protagonista Klasikoen irakurketa jarraitua ekimenaren 8. edizinoan.

Bagilaren 1ean, Fermin Muguruzaren berbaldia izango da; hilaren 2an, Juan Jose Ibarretxek egingo dau berba; 3an, Ruper Ordorikaren txandea izango da; eta hilaren 4an, Bernardo Atxagarena. Saio guztiak 19:00etan izango dira, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Orain zapzi urte hasi zituan Bilbo Zaharra Forumek klasikoen irakurraldiak. Lehenengo liburua Axularren Gero izan zan, eta ostean etorri ziran: Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Ramon Saizarbitoriaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak eta Gabriel Arestiren Harri eta herri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu