HABEk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu barri dabe

Bizkaie! 2013-12-27 14:28   Euskerea berbagai

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek, HABEko presidente izanik, eta Euskaltzaindiko presidente Andres Urrutiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabela jakinarazo dau Akademiak. Akordio honen bitartez, erakunde biek euskerearen ezagutzan, erabileran eta sensibilizazinoan eragingo dabe eta hainbat ikerketa bultzatuko ditue.

Kanbodia, gerra basatien ondarea (I)

Zigor Aldama 2013-12-27 14:20   Bidaide

Robotak zientzia-fikzinoa dira hemen eta 1992an personen kontrako minak topau eta indarbakotzen hasi ziranetik 500 espezialista baino gehiago hil edo larri zauritu dira. Lan arriskutsua da eta eskura daukaguzan bitartekoak zaharrak eta oso eskasak dira baina bateren batek egin behar ditu lanok dino Khan Sarinek, espezialisten taldeko koordinatzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'A la Bizkaina' dokumentala Santa Barbarako Nazinoarteko Zinema Jaialdian aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2013-12-27 10:27   Jan edanak

Igaz sortutako Screen Cuisine sukaldaritzeari eskainitako atal berezian aurkeztuko dabe Aritz Galarzak zuzendutako A la Bizkaina dokumentala. Santa Barbarako Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren 29. edizinoa urtarrilaren 30ean hasi eta zezeilaren 9an amaituko da. Aktore ezagun-ezagunak sarituko ditue zinemaldi honetan, besteak beste Robert Redford, Cate Blanchett, Forest Whitaker eta Emma Thompson.

'Arotz. Egurraren Ibilbidea' martxan Urdaibaiko mendien ondarea eta dibersidadea ezagutzeko

Bizkaie! 2013-12-27 10:00

Basoa, ondare artistiko, erlijioso eta historiko-industriala, arkitektura tradizionala, egungo egurraren erabilereak eta basoko aberastasunetik eratorritako gastronomia funtsezko elementu dira Arotz. Egurraren Ibilbidea proiektuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskaltzaindiak 'Euskal Herriko Udalen Izendegia' konsultagai jarri dau bere webgunean

Bizkaie! 2013-12-26 17:08

Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia liburua sarean jarri dau, eta bere webgunean konsultau daiteke honezkero. Akademiaren Onomastika batzordeak landutako izendegia da, arau izaerea dau eta Izenak bilduma barriko 1. zenbakia da.

Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdiak 18 film eskainiko ditu

Bizkaie! 2013-12-26 16:46   Barriak

Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalei buruzko jaialdiaren zazpigarren edizinoa urtarrilaren 6tik 12ra izango da, eta 14 film eskainiko ditu lehiaketan eta beste lau lehiaketatik kanpo, Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Filmak ez eze, kontzertuak eta erakusketa bat be izango dira, antolatzaileek prentsaurrekoan jakinarazo dabenez.

Urtebarri barri, daukanak ez daukanari. Nik ez daukat eta niri, bestela txarri-belarri

Angel Dominguez 2013-12-26 14:01   Begi betegarri

Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak 'Urertzeko mamarrua' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2013-12-26 13:31   Kulturea

Antonio Agirre Urertze maisua izan zan igaz argitaratutako Hirurehun eta hamar segundo haiek liburuaren protagonistea, kaleratu barri dauen Urertzeko mamarrua lanean, barriz, haren ikasle bat da personaia nagusia. Koldo Lopategi Mamarru koaderno laranja batean idazten hasi da, irakurteaz, maitasunaz, heriotzeaz.

'Kresala' eta 'Piztiak eta piztitzarrak' Erroa argitaletxearen eskutik

Bizkaie! 2013-12-26 11:15   Kulturea

Liburu biak egokitu dituan Xabier Monasteriok nabarmendu dau euskerazko irakurketan abiatzen diranei zuzenduta dagozala bi liburuok, Euskara errazean bildumea osotzen daben aurreko lau izenburuak bezela, batez be euskaltegietan eta A eta B ereduetako ikastetxeetan dabilzan ikasleei begira.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak hasi barri ditu Neguko topaketak Eibarren

Bizkaie! 2013-12-26 10:54   Musikea

Abenduaren 27an, barikua, Euskal Herriko Gazte Orkestreak (EGO) ate edegien jardunaldia egingo dau, Eibarko egoitzan. Musikari gazteen lanaz gozetako aukerea izango dabe bertara doazenek, eta ikasle zein irakasleekaz berba egin ahal izango da ganera. EGOren neguko topaketak abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko dira.

Crystal Fighters eta Belako taldeak, 2014ko Bilbao BBK Live jaialdian

Bizkaie! 2013-12-23 17:14   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdiaren 2014ko kartela badoa apurka-apurka beteten. Daborduko, hogei talderen barri emon dabe antolatzaileek, azkenengoak, Crystal Fighters, Belako, Izal, Chet Faker, Shaka Ponk eta La M.O.D.A. Datorren urteko Bilbao BBK Live garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Durangoko Merinalde Eguna abenduaren 27an egingo dabe, Gerediagako Foru Zelaian

Bizkaie! 2013-12-23 14:48   kulturbiz

Arrastiko zazpiretan hasiko dira ospakizunak Abadiñon, hilaren 27an. Urtero lez, Gerediaga alkarteak antolatu dau Durangoko Merinalde Eguna. Valentin de Zubiaurre musikariaren ganeko berbaldia eta haren pieza bat joko ditue.

Ana Toledo eta Jabier Kaltzakorta, Euskaltzaindiko Literatura Ikerketea eta Herri Literaturea batzordeetako arduradun barriak

Bizkaie! 2013-12-23 13:56   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Literatura arloko batzorde bitan arduradun barriak izentau ditu. Halanda ze, Ana Toledo izango da aurrerantzean Literatura Ikerketa batzordeko burua, eta Jabier Kaltzakorta, Herri Literatura batzordekoa.

'Beyond the Edge' pelikulea, VI. Mendi Film Festivaleko irabazle

Bizkaie! 2013-12-23 12:52   Barriak

Leanne Pooleyk zuzendutako Beyond the Edge pelikuleak irabazi dau Mendi Film Festivaleko Bilbao Hiria Sari Nagusia. Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayk 1953ean egindako Everest mendiaren igoerea kontetan dau. Urrezko Eguzkilorea eta 6.000 euroko saria jaso dabe lanaren egileek.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

UPV/EHUk Euskera Plan Gidari barria onartu dau

Bizkaie! 2013-12-23 12:02   Euskerea berbagai

Bi komunidade linguistikoentzat gustukoa izango dan unibersidadea sustatu nahi dau planak, eta bakotxak egiten dauen hizkuntza-aukerea oztopo ez izatea unibersidadeko talde desbardinek beren eginkizunak beteteko orduan, irakaskuntzan, administrazinoan nahiz ikerketa-arloan, esan dau UPV/EHUko Euskerearen arloko Xabier Etxaniz errektoreordeak.

Euskaltzaindiak sendo segiduko dauela adierazo eben Baionan egindako osoko bilkuran

Bizkaie! 2013-12-23 10:20   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak osoko bilkurea egin eban barikuan, hilak 20, Baionako Euskal Museoan. Akademian azkenaldian izandako desadostunen inguruko adierazpen ofiziala egin eben, eta ostean, Jean Haritschelhar zanaren omenezko hilbarri txostena irakurri zan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urtarrilaren 26an emongo ditue 2013ko Sabino Arana Sariak

Bizkaie! 2013-12-20 14:05   sariak-autortzak

Juan Maria Uriarte gotzaina, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazinoa, Cafés Baqué, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazinoa, Juan Eduardo Errazuriz Ossa eta Zumaiako Emakume Arraunlariak (Telmo Deun Arraun Elkartea) dira 2013ko Sabino Arana Fundazinoaren saridunak. Urtarrilaren 26an emongo ditue sariak, Bilboko Arriaga antzokian, 12:00etan.

'La pelota según Miguel Gallastegui', Luis Aranberri Amatiñoren liburua Eibarren aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2013-12-20 11:31   kulturbiz

Lanak 300 orrialde inguru izango ditu -394 orrialde-oin-; 100 argazki inguru, gehienak Miguel Gallasteguik berak itxitakoak, baina baita beste askok lagatakoak be. Gallasteguiren ildoari jarraituta eta txapeldunaren laguntzaz, Amatiñok, pelotearen historia zertzeaz gan, Eibarko herriari berari be erretratu ederra atera deutso idazteko modu trebe, zuzen eta moderno bategaz.