XVI. Eleizetan programeak Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizak ganbera-musikaz beteko ditu

Bizkaie! 2015-05-06 11:06   Musikea

Maiatzean Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizetan ganbera-musikearen arloan Euskadin egiten dan programarik originaletako bat entzun ahal izango da, XVI. Eleizetan egitarauan. Programeari berezitasuna emoten deutsona hain zuzen be kontzertuen kokapena da. Kontzertuok herriko ermita eta eleizetan egingo dira eta aurten lehenengo aldiz San Antonio ermitan kontzertu bat egingo da. 

Maiatzean Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizetan ganbera-musikearen arloan Euskadin egiten dan programarik originaletako bat entzun ahal izango da, XVI. Eleizetan egitarauan. Programeari berezitasuna emoten deutsona hain zuzen be kontzertuen kokapena da. Kontzertuok herriko ermita eta eleizetan egingo dira eta aurten lehenengo aldiz San Antonio ermitan kontzertu bat egingo da.


XVI. Eleizetan:

- Zapatuan, maiatzaren 9an, 20:00etan, Boroako San Pedro ermitan Miquel Bofill Sax Quartet taldeak ekingo deutso programeari; 1982an sortua, Quartet Sax de Barcelona izenekoa 2010ean berragertu zan, sortzaileetako bat zan Miquel Bofillen ekimenez eta gaur egungo Miquel Bofill Sax Quartet izatera pasau ziran. Bordeleko CNRn Medaille d’Or saria jaso eben 1985ean eta ordutik kontzertu-areto ospetsuetan jo dau Miquel Bofillek Espainian, Frantzian, Holandan, Italian, Alemanian, Austrian, Errumanian, Japonian, Korean, Sudanen eta AEBetan. Azken urteotan bakarlari jardun izan dau Miquel Bofillek, eta hainbat orkestratan be joten dau (Tenerifeko, Cadaqueseko, Granadako, Bartzelonako Liceuko sinfonikoak…) eta zuzendari apartak izan ditu, besteak beste, E. Bernstein, F. P. Decker, A. Ros Marbá eta A. García Asensio.

- Barikuan, maiatzaren 15ean, 20:00etan, Dudeako San Miguel ermitan. Torreburutik Mundura izeneko kontzertua, Xabier Amurizaren bertso-poemakaz. Jou Gonzalez saxoa eta klarineteagaz, José Luis Canal pianoagaz eta Fran Lasuen biolinagaz eta ahotsa be jarriz topauko doguz Xabier Amurizaren lan poetikoaren inguruan atondutako musika eta ahotsa buztartzen dituan proposamen honetan.

- Domekan, maiatzaren 17an, 12:15ean, Etxanoko Andra Mari eleizan. Leos Janaçek ganbera-orkestrea. Janaçek Ganbera Orkestrea 1964an sortu eben Janáček Ostrava orkestra filarmonikoko musikari bikainek. Zdeněk Dejmek arduratu zan arte zuzendaritzaz, nortasun berezia emonez. Hogeigarren mendeko lehenengo erdiko konpositore txekiarrik bikainenaren izena jarri eutsien orkestreari: Leos Janáček, Hukvaldy herrialdetik hur sortua, eta herrialdea bihotzez maite ebana. Jakub Černohorský biolin jolea da gaur egun orkestrearen zuzendaria, eta Ivan Zenaty, barriz, concertinoa, kritikoen zein entzuleen eta kideen eretxiz, Europako biolin jolerik garrantzitsuenetakoa.

- Zapatuan, maiatzaren 23an, 20:00etan, San Antonio Elgezabal ermitan. Musikeneko ahotsak, soprano bi eta pianojole bat. Armelle Morvan (Nantes). Andoni Sierra zuzendari dauen Conductus taldeagaz ibilten da, bai abesbatzan eta bai bakarlari lez, eta Philippe Herreweghe eta Gabriel Garrido izan ditu, besteak beste zuzendari. Judit Martinez (Leon). Hainbatetan jardun izan dau bakarlari Ciudad de León izeneko auditorioan, eta Catedral de León nazinoarteko organo jaialdian. Gaur egun Musikenen jarraitzen dau ikasten, Maite Arruabarrena mezzosopranoagaz. Azkenik, Javier González Sarmiento, donostiarra. Maisu errepikatzaile jardun izan dau 20 urtez Donostiako Musika Hamabostaldian. Musikeneko (Euskadiko Goi Mailako Ikastegia) irakaslea da, errepentizazinoa, transposizinoa, partituren laburpena eta piano osogarria emoten ditualarik. Tekladun instrumentuen eta kantuaren sailaren zuzendaria da gaur egun.

- Domekan, maiatzaren 31n, 12:15an Bernagoitiako San Migel eleizan. Driss El Maloumi hirukotea. Driss El Maloumi. Kulturean arragoa dan Agadir uri marokoarretik jatorkun musikaria da, eta bertako konserbatorioaren zuzendari gaur egun. Prestakuntza integralak alde batetik, bai musika arabiarrean eta bai mendebaldeko musika klasikoan, eta Oud izeneko musika tresna (laute singularra) jotean erakusten dauen birtuosismoak bestetik, Jordi Savall, Montserrat Figueras edo Paolo Fresu lako artistakaz joteko aukerea emon deutsie, eta deigarriak dira erakusten dituan kalidadea, garbitasuna eta fintasuna. Aurtengo Eleizetan kontzertu zikloari amaierea emotera dator, bi perkusionista lagun dituala: Houcine Baqir eta honen anaia gaztea, Said El Maloumi.

Antolatzaileek kontzertu guztietarako dobako autobus bat jarriko dabe. Autobusak kontzertua baino 30 minutu lehenago urtengo dau Gudari kaleko autobus geltokitik (45 minutu Bernagoitiara joateko).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu