Seth Troxler, Txef_A eta Block2Club maiatzeko Art After Dark saioan, Bilboko Guggenheimen

Bizkaie! 2015-05-04 15:15   Musikea

Maiatzaren 8ko Art After Dark saioari hasierea Block2Club DJ taldeak emongo deutso, 22:00etan. Euren ostean etorriko dira Txef_A eta Seth Troxler taldeak. Musikea entzuteaz aparte, museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dau publikoak, goizaldeko ordu batak arte.

Maiatzaren 8ko Art After Dark saioari hasierea Block2Club DJ taldeak emongo deutso, 22:00etan. Euren ostean etorriko dira Txef_A eta Seth Troxler taldeak. Musikea entzuteaz aparte, museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dau publikoak, goizaldeko ordu batak arte.

Dave Onek eta AR-Loisek hamarkada bat baino gehiago daroe DJ moduan lanean, Almah Mater taldearen kide lez. Musika gustu antzekoa daukienez, Block2Club sortu ben, Dave One Bilboko Fever klubaren Bullshit Bilbao Club lan-taldean sartu ostean. Euren saioetan kanta ezagunak eta trap music, EDM eta dubstep doinuak nahasten ditue. Block2Club artista famatuen ondoan izan da agertokian, tartean, The Zombie Kids, Feed Me, Danny Avila, DJ Jekey etaThe Warriorsegaz.

Gaueko hamaiaketan, El_Txef_A (Aitor Etxebarria) igongo da eszenatokira. Disko luze bi ditu: Slow Dancing In A Burning Room (2012) eta We Walked Home Together (2014). Sónar jaialdian parte hartu dau, eta Berlinen, Rio de Janerion, Londresen, New Yorken, Chicagon, Moskun, Vienan eta Mexiko Urian ipini dau musikea.

Seth Troxler izango da gaueko azkenengoa. AEBko DJ honen lanak techno house doinuak ditu oinarri. DJ lanetan hasi zen AEBetako Detroit urian 16 urte zituala, The Works klubean. 2009 eta 2012 artean The Resident Advisor Top 100 DJ zerrendan lehenengo postuetan egon zan. Urtean makina bat saio egiten ditu. Izen handiko aretoetan ipini dau musikea: Fabric (Londres), Panorama Bar eta Watergate (Berlin), Womb (Tokio), Tenax (Florentzia), Robert Johnson (Frankfurt), The Rex (Paris), Avalon (Los Angeles) eta The End Up (San Frantzisko). Berlingo Der Visionäre klubeko DJ egoiliarra da, eta Detroiten, Ryan Crosson eta Lee Curtisegaz batera, Tesh Club festak antolatzen ditu. Visionquest disko-etxea sortu eban, eta Tuskegee, Soft Touch eta Play It, Say It bere bai.

Art After Dark saioak irauten dauen bitartean, 22:00etatik 1:00era, Guggenheimera doazen guztiek Niki de Saint Phalleren erakusketea, Kimsooja artista korearraren Hariaren ibilbideak bideoinstalazinoa eta Gure garaiko artea: Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketez gozetako aukerea izango dabe.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu