Mikel Antzak 'Ametsak ere zain' poema liburua kaleratu dau
2015-05-04 11:24 KultureaHauxe dau lehenengo olerki bildumea Mikel Antza idazle donostiarrak. Sei poema luze idatzi ditu, gordinak eta gogorrak, heriotzea, kartzelea eta gerrea gai nagusi dituenak. Frantziako Reauko kartzelan dago Antza, eta berak idatzitako gutuna irakurri eben Ametsak ere zain (Susa) liburuaren aurkezpenean.
Hauxe dau lehenengo olerki bildumea Mikel Antza idazle donostiarrak. Sei poema luze idatzi ditu, gordinak eta gogorrak, heriotzea, kartzelea eta gerrea gai nagusi dituenak. Frantziako Reauko kartzelan dago Antza, eta berak idatzitako gutuna irakurri eben Ametsak ere zain (Susa) liburuaren aurkezpenean.
Donostian egin eben aurkezpen-prentsaurrekoa, Udal Liburutegiko sotoan, Susako editore Gorka Arresek, Jon Benito Idazleak eta Eneko Olasagasti zinemagileak. Olasagastik berak leidu eban Mikel Antzak kartzelan idatzitako eskutitza. Generoz aldatu arren kartzelatik ezin urtenda dabilela dino Antzak, iges egiteko nahiko leuken literatureak kartzelara daroala behin eta barriz.
Ulertzen diran olerkiak dira, baina zati batzuk ilunak izan daitekezala onartzen dau egileak. Intro, Bellum, Carcer, Mors, Invictus eta De Profundis dira sei poemen izenburuak. Kartzelea, nortasuna, kritikea eta autokritikea, burruka armatua, heriotzea ditu berbagai, besteak beste, Antzak, baina itxaropena be agiri da.
Liburuan oinarrituta, errezitaldiak egingo ditue bagilean eta garagarrilean, Josu Landak (ahotsa), Gotzon Barandiaranek (ahotsa eta gitarrea) eta Itziar Castrillok (saxoa). Emonaldien datak: bagilaren 2an, Iruñeko Katakraken; 4an, Durangoko Hitz liburu-dendan; 24an, Bilboko Cafe Bilbaon; 25ean, Donostiako Garoa Kultur Lab-en; eta, garagarrilaren 9an, Ziburuko Maitenia tabernan.
Hamar urte daroz kartzelan Mikel Antzak, jaiotzez Mikel Albisu Iriartek. Urteotan hainbat lan argitaratu ditu: Ospitalekoak (2010), Bakarmortuko kronikak (2011), Atzerri (2012) eta Z ber 2 (2013).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!