'Hitzen hiria' lemapean, hemen da Literaktum 2015

Bizkaie! 2015-05-04 12:41   Kulturea

Hitzen hiria lemapean, Donostiako Literaktum 2015 jaialdia nobedadez beteta eta inoiz baino parte-hartzaile, jarduera, egoitza eta egun gehiagogaz dator aurten, maiatzaren 5etik 16ra bitartean.

Hitzen hiria lemapean, Donostiako Literaktum 2015 jaialdia nobedadez beteta eta inoiz baino parte-hartzaile, jarduera, egoitza eta egun gehiagogaz dator aurten, maiatzaren 5etik 16ra bitartean. Besteak beste, ondorengo honeek egongo dira: Cees Nooteboom, María Dueñas, Almudena Grandes, Martín Caparrós, Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Ramon Saizarbitoria eta Patxi Zubizarreta.

Literaktum jaialdi mestizoa da, literaturearen hainbat ikuspegitatik eta formatu desbardinetan gozetako proposamena. Sarean egiten dan jaialdia be bada, energia-batuketa bat: Donostia Kulturako kultur etxe eta liburutegiek, San Telmo Museoak, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta DSS2016k uri osora zabaltzen dabe jaialdia.

Aurten Literaktumek aliantza gehiago ditu: Gipuzkoako Liburudenden Alkarteagazko lankidetzeari esker, Liburu Lurraldea sortu da, liburu dendetan egingo diran jardueren programea; Jorge Carrión, Unai Elorriaga, Samanta Schweblin, Markel Ormazabal eta Oier Gonzalez izango dira lurralde horren lehen esploratzaileak. Bestalde, Gipuzkoako Liburudenden Alkartearen Zilarrezko Euskadi Sariak jaialdian emongo dira: Parinoush Saniee iraniarra eta Danele Sarriugarte elgoibartarra izan dira irabazleak.

Literaktumen helburua pentsamendu kritikoa, gogoetea eta ezagutzea bultzatzea da. Bere oinarriak berbea eta pentsamendua dira, Letra eta Lengoaien arlotan eta formatu barrietan atentzino berezia jarrita.

Berbaldiak, barriketaldiak, tailerrak, proiekzinoak, irakurketak, musikeak, ikuspegi anitzeko jaialdia osotzen dabe, diziplina, begirada eta publiko desbardinekoa, eta mestizajea ezaugarri dauena.

Horregatik, Literaktumek bere lehentasunen artean ditu erakunde publiko eta pribatuakaz alkarlanean ibiltea eta ideien hartu-emonarako sare zabal bat eregitea, argi dauelako ikuspegiak batuz bakarrik ulertu daitekeela eten barik aldatzen dagoan mundu anitz bat.

Literaktum 2015eko egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu