Skasti taldeak 'Maskarak' disko barria plazaratu dau
2015-04-30 18:36 MusikeaBanda zarauztarrak Maskarak (Elkar) diskoa aurkeztu barri dau, taldearen hamargarren urteurrenagaz bat eginez. Funky aparta, lehen mailako dance musikea, rock telurikoa eta zertzelada aereoak buztartzen ditu dotorezia handiz, dinoe diskoetxeko arduradunek. Donostiako Victoria Eugenia Clubean aurkeztuko dau Skastik diskoa zuzenean maiatzaren 7an, 20:00etan.
Banda zarauztarrak Maskarak (Elkar) diskoa aurkeztu barri dau, taldearen hamargarren urteurrenagaz bat eginez. Funky aparta, lehen mailako dance musikea, rock telurikoa eta zertzelada aereoak buztartzen ditu dotorezia handiz, dinoe diskoetxeko arduradunek. Donostiako Victoria Eugenia Clubean aurkeztuko dau Skastik diskoa zuzenean maiatzaren 7an, 20:00etan.
Bedaratzi lagunek osotzen dabe Skasti: David Gorospek (bateria), Mattin Saldiasek (gitarrea), Joel Crespok (gitarrea), Ander Izagirrek (bajua), Mikel Alberdik (tronpetea), Josu Tetek (tronboia), Aitor Iturraldek (sintetizadoreak), Iker Antxusek (ahotsa) eta Xabier Uzinek (ahotsa). Maskarak taldearen laugarren diskoa da.
Ska taldea izateari itxi deutsiela azpimarratu dabe, orain rocka eta popa gurago ditue. Zuzeneko kontzertuetan dago bandea benetan gustura. Laster igongo dira taula ganeran Maskarak aukeztera. Hemen, hurrengo zuzenekoak: maiatzak 7, Donostiako Victoria Eugenia Cluba; 17an, Anoetako Gaztetxean; bagilaren 6an, Azpeitin; 27an, Laudion.
Martian aurkeztu eben diskoko lehenengo singlea, Denboraren giltza. Bideoklipa ikusgai, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!