Musikene ikastegiko musikari gazteak protagonista, Bilboko Udal Musika Eskolako kontzertu zikloan
2015-05-05 13:53 MusikeaDanetara, lau kontzertu eskainiko ditue Musikeneko ikasleek, eta lehenengo gaur izango da, BilbaoMusikako Auditorioan, 19:30ean. Silenzio Contemporánea ganbera musika hirukotea izango da gaurko saioko protagonistea. Sarrera debalde da.
Danetara, lau kontzertu eskainiko ditue Musikeneko ikasleek, eta lehenengo gaur izango da, BilbaoMusikako Auditorioan, 19:30ean. Silenzio Contemporánea ganbera musika hirukotea izango da gaurko saioko protagonistea. Sarrera debalde da.
Lidia Sierra (biolina), Laura Garcia (klarinetea) eta Carmen Iriarte (pianoa) musikariek osotzen dabe Silenzio Contemporánea taldea. Hiru pieza joko ditue: Darius Milhauden Biolin, klarinete eta pianorako Suitea; Gian Carlo Menottiren Klarinete, biolin eta pianorako Hirukotea; eta, Aram Kachaturianen Klarinete, bibolin eta pianorako Hirukotea.
Barikuan, hilaren 8an, Mikaela Vázquez Barrachinak (biolina), David Santamaría Perchesek (biolina), Ricardo Fuentes Contrerasek (biolea), Ángela Edo Biolek (biolontxeloa) eta Laura Checa Pazek (pianoa) osotutako Quinteto Kulmbach taldearen txandea izango da. Alexander Borodinen eta Dimitri Shostakovichen boskote eta pianorako obrak interpretauko ditue.
Astelehenean, hilaren 11n, Club Quintet taldeak jazz doinuak ekarriko ditu. Santiago Fernández (tronpea), Laurent Robino (saxo altua), Álvaro del Valle (gitarrea), Daniel García (bajua) eta Unai Olabarri (perkusinoa) dira boskoteko kideak. Azkenengo emonaldia maiatzaren 13an izango da. Saxos C4artet taldeak Bach, Ligeti, Pierné, Dvorak eta Usandizagaren lanak eskainiko ditu. Saxos C4artet dira Pau Torres, Raul Cicuéndez, Angel Hernández eta Victor Moreno.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!