Joserra Senperenak '9 ganbera pieza' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2015-04-30 14:41   Musikea

Azkenengo urte eta erdian idatzitako bederatzi kantek osotzen dabe Joserra Senperena pianista donostiarrak aurkeztu barri dauen 9 ganbera pieza (Elkar) diskoa. Erreferentzia klasikoak eta garaikideak ditue piezek, euskal folklorea eta popa, eta pelikuletako musikea bere bai. Udagoienean aurkeztuko dau zuzenean.

2012an kaleratutako 10 trio piano, biolin eta akordeoirako (Gaztelupeko Hotsak) izeneko ganbera lanaren jarraipena da  9 ganbera pieza. Oraingoan zazpi musikarik interpretau ditue Senperenak sortutako abestiak: Karlos Aranzegik (perkusinoa), Jose Miguel Chrivellak (klarinetea), Eleba Escalzak (biolontxeloa), Xabier Gilek (biolina), Salvador Tudelak (tronpea) eta Francesca Di Nicolak (harpea). Senperenak berak pianoa jo dau. Elkar estudioan egin eben grabazinoa, Jean Phocas teknikari ebela, danak batera.

Hainbat talderen diskoetan parte hartu dau pianista donostiarrak urteotan, besteak beste, 21 Japonesas, Duncan Dhu, La Buena Vida, Bide Ertzean, Rafael Berrio eta Fito y Fitipaldisen lanetan.

Diskoko 1. ganbera pieza kantearen bideoklipa ikusgai, hemen.
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu