Literaturia 2015 Zarautzen 'Odolean daramagu' lemapean

Bizkaie! 2015-04-30 17:36   Kulturea

Liburuak eskegita eta zunda bidez gorputzari itsatsita. Literaturea zainetara, zehatzago esateko. Maiatzaren 28tik 31ra egingo dan Literaturia 2015en kartelak irudi hori erakusten dau, Odolean daramagu! leloa hartuta. Azken finean, antolakuntza lanetan gabilzanon pasinoa literaturea dalako, literaturzaleak garelako, eta pizten gaituen hori odolean daroagulako

Liburuak eskegita eta zunda bidez gorputzari itsatsita. Literaturea zainetara, zehatzago esateko. Literaturia 2015en kartelak irudi hori erakusten dau, Odolean daramagu! leloa hartuta. Azken finean, antolakuntza lanetan gabilzanon pasinoa literaturea dalako, literaturzaleak garelako, eta pizten gaituen hori odolean daroagulako.

Gaur eguerdian aurkeztu dabe maiatzaren 28tik 31 bitartean Zarautzen izango dan Euskal Letren Plaza, Donostiako Garoa Kultur Laben, eta horregaz batera aurtengo egitasmoa iragarten dauen kartela eta ikus-entzunezkoa. Bietan ala bietan Ander Lipus aktorea da protagonista; argazkia egiteaz Lander Garro arduratu da, diseinuaz Oihana Leunda eta bideoaz, barriz, Juanfe Garces, Bertol Arrietak landutako gidoiagaz. Aurkezpenagaz, beraz, estreinaldi bikotxa egin dabe.

Agerraldian presente izan dira Literaturia Kultur Alkarteko lehendakari Ana Galarraga, Zarauzko Udaleko kultura zinegotzi Gari Berasaluze eta Garoako arduradun Imanol Agirre. Horreekaz batera, aurtengo Literaturia 2015en izango diran bi idazle be izan dira: Arantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenez. Konbidaduek maiatzeko azken egunetan gurean eskainiko daben saioen ganean egin dabe berba; Jimenezek Nora Barclare izango dau ardatz, AurresQ taldea bidelagun dauela, eta Urretabizkaiak hiruko barriketaldi batean hartuko dau parte, Arantxa Iturbegaz eta Karmele Jaiogaz batera.

Egitarau zabala antolatu dabe, mimoz beteta, eta ardaoa ardatz izango dauena. Ardaoa izango da egitasmoan zehar gozau ahal izango diran ekitaldietako gai nagusia, hari gidaria, zeozelan esateko. Ardaoa idazle askoren inspirazino iturri izan da historian, baina baita galbide be. Asko dira ardaoaren inguruan idatzitakoak. Era berean, ez dogu ahaztu behar Euskal Herrian zelako garrantzia dauen gastronomiak, jateak eta edateak, eta horri lotuta, Zarautzek eta inguruak egiten deutson ekarpena txakolinagaz, azaldu dabe lan-taldeko kideek.

Zarauzko herrigunea euskal literaturearen plaza bilakatuko da hiru egunetan. Ekitaldi ia guztiak Modelo aretoan eskainiko dira, eta udabarriko uztearen aurkezpenak Garoa liburu dendan egingo dira. Kanpoaldean be izango da zer gozaua, literaturea be kalera atera nahi dabe, herritarren eskura jarri liburu azokeagaz. Hainbat dira Literaturia 2015ean Zarautzen izango diranak, besteak beste, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Karmele Jaio, Jon Alonso, Danele Sarriugarte, Edorta Jimenez, Mursego, Uxue Alberdi, Dejabu panpin-laborategia, Jule Goikoetxea…

Larrabetzun abiatu eta bost urte egin ondoren, Literaturia Zarautzera lekualdatu zan igaz. Zarautzek lotura estua izan dau beti euskal kultureagaz, eta herriak euskerazko literaturearen plaza izateko ezaugarri guztiak ditualako egin zan aldaketea. Edozelan be, igazkoa transizino urtea izan zan, besteak beste, lantalde erabarritu baten esku geratu zalako egitasmoaren kudeaketea. Literaturia Zarautzen ospatuko da aurten be, eta lantalde barriak gogotsu heldu deutso erronkeari.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu