Chromeo, Julio Bashmore eta Monarchy, Bilbao BBK Live jaialdian

Bizkaie! 2015-05-06 14:11   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdiak beste 14 talde sartu barri ditu egitarauan, Chromeo electrofunk bikote kanadarra, Julio Bashmore eta Monarchy taldeak, besteak beste, Last Tour enpresa antolatzaileak jakinarazo dauenez. Garagarrilaren 9, 10 eta 11n egingo da jaialdia, Kobetamendin. Mumford & Sons, The Jesus and Mary Chain eta Muse taldeak dira aurtengo kartelburuak.

Chromeo DJ Set orain hamar urte sortu zan, eta lau disko argitaratu ditu, azkenengoa, White Women, 2014an. Dave One eta Pee Thug musikariek osotzen dabe Chromeo DJ Set. Remixak egiteko talentu handia daukiela dinoe antolatzaileek, berbarako, Sebastien Tellier, Lenny Kravitz, Tiga eta Cut Copyren musikea erabili izan dabe.

Julio Bashmorek house amerikar doinuak ekarriko ditu Bilbora Bristol (Erresuma Batua) uritik. Gaur egungo produktore onenetakoa dala dinoe adituek. Londreseko Monarchy synthpop bikoteak Abnocto disko barria aurkeztuko dau BBk Liven. Around the Sun (2011) lehenengo diskoagaz kritikearen babesa jaso eban taldeak. Ellie Goulding, Kelis, Lady Gaga, Marina and the Diamonds, Jamiroquai edo Kylie Minogue moduko taldeen remixak egiten ditue.

Beste hainbat talde gehitu ditue, tartean, BeGun, The Parrots, Trajano, Jupiter Lion, Siesta  eta Der Panther. Gaztea maketa lehiaketea irabazi barri dauen Nazca talde bilbotarrak be Bilbao BBK Liven joko dau.
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu