Lain seikoteak 'Tximeletak' hirugarren diskoa aurkeztu dau
2015-04-30 15:39 MusikeaHamaika kanta ditu Lain talde gipuzkoarraren Tximeletak (Baga-biga) behar barriak. Disko landuago, helduago eta pertsonalagoa dala nabarmendu dabe taldekideek. Tolosako Bonbernean aurkeztuko dabe zuzenean maiatzaren 9an.
Hamaika kanta ditu Lain talde gipuzkoarraren Tximeletak (Baga-biga) behar barriak. Disko landuago, helduago eta pertsonalagoa dala nabarmendu dabe taldekideek. Tolosako Bonbernean aurkeztuko dabe zuzenean maiatzaren 9an.
2009an plazaratu eben lehenengo diskoa, taldearen izen berekoa, eta handik hiru urtera etorri zan Leihoak. Ordutik lokalean sartunda egon da taldea, lanean. Eboluzionau egin dabela esan eben disko barriaren aurkezpen-prentsaurrekoan, orain arte larba izandakoak tximeleta bihurtu ei dira. Sei kide ditu gaur egun Lain bandeak: Leire Berasaluze (ahotsa), Kristina Aranzabe (ahotsa), Javi Rivero (bajua), Jon Altuna (bateria), Joseba De Arriba (gitarra elektrikoa eta akustikoa) eta Mikel Benito (gitarra elektrikoa).
Rockaren indarra da nagusi Lainen behar barrian. Bai musikea, bai kanten berbak gehiago neurtu dituela adierazo eben aurkezpenean. Kide guztiek hartu dabe parte sorkuntzan.
2015eko martia eta apirilean grabau dabe diskoa, Zestoako Gaztain estudioan, eta Eñaut Gaztañaga izan da teknikaria. Masterizazinoa Estanis Elorzak egin du Donostiako Doctor Master estudioan.
Zuzeneko lehenengo aurkezpena maiatzaren 9an izango da, Tolosako Bonberenea aretoan, eta ostean, 23an, Zamudion joko dabe.
Irudiak kantearen bideoklipa ikusgai, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!