Arrate Egaña idazleak Mikel Zarate saria irabazi dau

Bizkaie! 2015-05-28 15:11   Kulturea

Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiaren ebatziaren arabera, Arrate Egañak idatzitako Patioan kontakizunak irabazi dau 2015eko Mikel Zarate ume literatura saria. 3.000 euroko saria jasoko dau Egañak. Liburua Elkar etxeak argitaratuko dau udagoienean.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dabe sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Bosgarren ekitaldia izan da aurtengoa.

Patioan istorioak Malen izeneko neskatoa dau protagonista. Eskolako jolas-orduan, mutilak patioan futbolean ari diranean, patioaren erdian ipintea erabagiten dau, hortxe egon nahi dauelako. Malenen jarrerak hainbat arazo sortuko ditu, eta horren aurrean modu batera nahiz bestera erreakzionau beharko dabe irakasleek, ikaskideek, gurasoek…

Arrate Egaña Errenterian jaio zan 1963an, eta Bermeon bizi da gaur egun. Paradisua ipuin-bilduma idatzi dau helduentzat, eta hainbat istorio umeentzako: Kixmi elurpean, Hizkuntza sekretuak, Giltza, Simon ipuinen munduan… Sari ugari irabazitakoa da: Baporea nahiz Lizardi ume literaturakoak, Kutxa antzerki saria, Gabriel Aresti ipuin lehiaketa.

Orain arteko Mikel Zarate sarien irabazleak: Asier Mendoza, Beste gu; Julen Gabiria, Nire aita ikusezina da; Gaizka Arostegi, Urrezko orrazia”; Irati Bediaga, Beldarren hegaldia; eta, Patxi Zubizarreta, Mundua baloi batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu