'Literatura hiztegi tekniko laburra' liburua aurkeztu dau Karlos Linazasorok

Bizkaie! 2015-05-27 11:51   Kulturea

Literaturea ikusteko daukan moduaren laburpen bat dala esan eban Karlos Linazasorok aurkezpenean. Orain arte landu dituan genero guztiak batu ditu Literatura hiztegi tekniko laburra (Elkar) beharrean.

Literaturea ikusteko daukan moduaren laburpen bat dala esan eban Karlos Linazasorok aurkezpenean. Orain arte landu dituan genero guztiak batu ditu Literatura hiztegi tekniko laburra (Elkar) beharrean.

Urteetako lanaren emoitzea da liburua, literatura genero nagusien barri emoten dauena, ordena alfabetikoan, Adagiotik Zientzi Fikzino-ra, berezitasun bategaz: definizino bakotxaren ostean, egileak berak sortutako adibideak datoz. Ipuin laburrak dira testurik gehienek, 80 orriko Zapata lotzailearena izenburuko nobelatxua izan ezik. Antzerkiari jagokon atala izan da, antza, gatxena begitandu jakona.

Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962) Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. 2001. urtean Euskadi Saria irabazi eban, ume eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinagaz. Makinatxu bat liburu kaleratu ditu, hainbat generotakoak: Udazkeneko karabana erratua (1991), Etzi (2007); Zein beste mundukoa (2008), Urperatze handia (2009), Bertan goxo (2012), Tripoli doktorea (2013), Alferrik ez balitz (2014).
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu