Sortzaile, programatzaile eta ikusleek bat egingo dabe ACT 2015 jaialdian, bagilaren 3tik aurrera
2015-05-27 15:44 KultureaACT Lan Laburren Nazinoarteko Antzerkialdia laster da martxan. Hamabost proposamen eszeniko taulareatuko ditue aurten parte hartuko daben 70 artistek, eta horreetako hamabi, ganera, lehian izango dira. Euskal Herria, Korea, Irak, Belgika, Kuba, Alemania eta Erresuma Batuko artisten lanik barritzaileenak ikusgai izango dira, bagilaren 3tik 6ra, Bilbon eta Barakaldon.
ACT Lan Laburren Nazinoarteko Antzerkialdia laster da martxan. Hamabost proposamen eszeniko taulareatuko ditue aurten parte hartuko daben 70 artistek, eta horreetako hamabi, ganera, lehian izango dira. Euskal Herria, Korea, Irak, Belgika, Kuba, Alemania eta Erresuma Batuko artisten lanik barritzaileenak ikusgai izango dira, bagilaren 3tik 6ra, Bilbon eta Barakaldon. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatzen dau jaialdia.
Bilboko Kafe Antzokian egin dabe aurkezpen-prentsaurrekoa Joseba Lazkano eta Fer Montoya ACTeko zuzendariak, Carlos Fernandez Barakaldoko Kultura zinegotziak, eta Aleksej Ovsiannikov eta Maria Martin artistek. ACT jaialdia ia biltzan baten antzekoa izatea gura dabe antolatzaileek, Montoyak nabarmendu dauenez, artistak, sortzaileak eta programatzaileak batzea nahi dogu, sinergiak sortzea, ideak trukatzea.
Jantzea, antzerkia eta performanceek osotzen dabe egitaraua, mundu osotik etorritako artisten sorkuntzak. Hainbat gairen ganeko hausnarketak eszenarauko ditue. Joseba Lazkanoren berbetan, honeek dira osogai nagusiak: teknologia barriak, diskurso sakonak, eta gorputzaren oroimena eta indarra. Batek be ez dau ikuslea epel itxiko, ganeratu dau. Behar laburrak dira danak, 30 minutu ingurukoak.
Bilboko Krego-Martin Danza taldearen To be continued lanak edegiko dau jaialdia, bagilaren 3an, Bilboko Kafe Antzokian. Maria Martinek lanaren inguruko zehaztasunak azaldu ditu prentsaurrekoan. Hamar urtean Jutdith Ruiz eta biok ez dogu alkar ikusi, eta batu garanean sorturako lana da hau, zenbat aldatu garan ikusi dogu. Nahiko autobiografikoa da. Sortzaile batentzako lanak erakustea ze garrantzitsua dan azpimarratu dau Martinek, aukera ederra da ACT guretzat, ate bat zabaltzea da.
Herbeheratatik etorritako Aleksej Ovsiannikovek, Jeninke de Jongegaz batera, Hoezau? beharra aurkeztuko dau bagilaren 4an, Barakaldo Antzokian. Modu lar arrazionalean bizi gara, eta guk zeozer emozionalagoa proponiduten dogu, azaldu dau.
Lau sari
ACTek lau sari emoten ditu: Lan labur onenari ACT saria, ACT-DURI saria nazinoarteko artista barri onenari, Epaimahaiaren aipamen berezia zuzendaritza onenari eta Epaimahaiaren aipamen berezia antzezla onenari. Lehenengo sariaren irabazleak 2.000 euro jasoko ditu eta hilebeteko egoitza artiskoa egiteko eskaintzea. ACT-DURI saria lortzen dauenak, barriz, Seuleko Duri Dance izeneko antzokian bere lana taularatzeko aukerea eukiko dau, 2015-2016 denporaldia.
Aurten, besteak beste, hiru programatzaile dagoz epaimahaian, Ana Lopez (Leioako Umore Azokea), Peter Sunesson (Suediako Malmo uruiko Dansstation antzokia) eta Jacqueline Van Benthem (Compagnie Theatreko zuzendaria). Programatzaileen parte-hartzea bultzagarria izan dala uste dogu, norbere lana hainbat programatzailek ikusiko dabela jakiteak jentea animau egiten dau, adierazo dau Montoyak. Jaialdiaren helburu nagusinetakoa artista gazteei bultzadea emotea dala gogoratu dau Lazkanok, sustapena, azken baten.
ACTen zutabe garrantzitsua eskaintza pedagogikoa da, halanda ze, lau mintegi-ikastaro eskainiko ditue aurten. Mokhallad Rasem, Rolando San Martin, Ulrike Schlue eta Ivan Bacciochi izan dira irakasleak. Gorputzaren garrantzia, operearen ulermena eta sormen eszenikoari buruz gogoeta egingo dabe ikastaroetan. Daborduko izena emoteko epea zabalik dago. Argibide gehiago behar izan ezkero, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!