Nazinoarteko 239 publizidade agentzia Bilbon izango dira asteon 30. El Sol jaialdian

Bizkaie! 2015-05-28 12:08

Nazinoarteko 239 publizidade agentzia Bilbon izango dira asteon 30. El Sol Jaialdian, 2.303 pieza eta kanpaina aurkezten. Parte-hartzaileen kopurua % 11 handitu da, igazko datuakaz konparauta. Agentzia horreetatik guztietatik bi baino ez dira Euskal Herrikoak izango: Arabako Wiko eta Gipuzkoako Dimension.

Nazinoarteko 239 publizidade agentzia Bilbon izango dira asteon 30. El Sol Jaialdian, 2.303 pieza eta kanpaina aurkezten. Parte-hartzaileen kopurua % 11 handitu da, igazko datuakaz konparauta. Agentzia horreetatik guztietatik bi baino ez dira Euskal Herrikoak izango: Arabako Wiko eta Gipuzkoako Dimension. Wikok aurkeztutako lana da Eibarren Real Madrilen kontrako futbol partiduan egin eben kanpainea, hedabide ez konbentzionalen eta kaleko marketinaren atalean. Dimensionek, barriz, bi pieza aurkeztu ditu: batetik, EITBren alkartasun maratoian minbiziaren inguruan egin ebana; bestetik, edari alkoholdun eta tabako atalean, Arzak & Keler, historias paralelas iragarkia. Bizkaiko sortzaile gazte batzuek be jaialdian parte hartuko dute.

Publizidade-komunikazinoaren Iberoamerikako Jaialdia da El Sol. 1986. urtean egin eben lehen aldiz, Marbellan (Espainia). Bigarren urtetik aurrera Donostian egin eben, 2012ra arte. Urte horretan aldaketeta etorri zan eta antolatzaileek Bilbora eroan eben bost urtez Bizkaiko hiriburuan egiteko hitzarmenagaz. Jaialdiko arduradunek iragarri dabe Bilbogaz daben konpromisoa beste hiru urterako barritu dabela eta, beraz, 2019ra arte, gitxienez, Bizkaian geldituko da. Jordi Palomar jaialdiko zuzendariak nabarmendu dau oso erraza izan dala harremana Bizkaiko erakunde publikoakaz: foru aldundiagaz eta Bilboko Udalagaz.

Aurreko urteetan lez, euskereak ez dau presentziarik izango jaialdian.

Kontuak kontu, gaur, bihar eta etzi, Euskalduna jauregian publizidade iragarkien proiekzinoak, erakusketak, berbaldiak zein mahai-inguruak izango dira. Datorren zapatuan banatuko ditue sariak Euskaldunan bertan, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu