Xoriñoak Kaloian Iruñeko laukoteak lehenengo diskoa atera dau
2015-05-29 11:49 MusikeaBerrizko Lorentzo Records estudioan grabau eben urtarrilean Enekok, Mikelek, Julenek eta Iñakik euren lenengo diskoa dan Xoriñoak Kaloian. Musika estilo desbardinetatik etorri arren, metalak batu ditu proiektu honetan. Xoriñoak Kaloian taldea zuzenean joteko gogotsu dago.
Berrizko Lorentzo Records estudioan grabau eben urtarrilean Enekok, Mikelek, Julenek eta Iñakik euren lenengo diskoa dan Xoriñoak Kaloian. Musika estilo desbardinetatik etorri arren, metalak batu ditu proiektu honetan. Xoriñoak Kaloian taldea zuzenean joteko gogotsu dago.
Zortzi kanta ditu diskoak: Txotxongilo, Kapitalismo historikoa, Hildakoen diktadura, Bolbora usaia, Espainiar gaitza, Gisbertaren balada, Kordobillako pozoia eta Teknokratak eta langileak. Pedro Abrunhosa poeta portugaldarrarena da Gisbertaren balada, Joxemari Sestorainek, Txantreako Euskaldunon Biltoki alkarteak argitaratutako Hitza bide, bizia xede (Pamiela, 2012) bildumarako euskeratua; Teknokratak eta langileak, barriz, Hedoi Etxarteren olerkia da, Sinplistak (Susa, 2012) liburuan argitaratua. Ganerako kantak taldeak sortutakoak dira.
Autoedizinoa da Xoriñoak Kaloian, euren diruagaz ordaindud abe grabazinoa. Amerikanuen antzera grabau eben, danak batera. Orain plazara urteteko gogotsu dagoz, diskoa jentaurrean defendiduteko. Baina, ez ei da erraza hasi barri diran taldeentzat. Zubereraz idatzitako XVIII. mendeko egile ezagun bako poemearen izenburua da Xoriñoak Kaloian.
Hildakoen diktadura kantea entzun gura izan ezkero, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!