'Baboon!' bideo-joko euskalduna urteko onenen artean

Bizkaie! 2015-06-16 11:11

Relevo Videogames etxearen eskutik, Baboon! Euskadin PlayStationentzat egindako lehenengo bideo-jokoa da. Estrategia eta puzleak nahasten dira bertan, eta manga etxurea be badauka. Tumbili tximu txikia da protagonista (baboon, ingelesez, babuino da), aurrera egiteko bonbak erabilten dituana. Danetara, 60 maila dira, 8 mundutan banatuta.

Bagilaren 25ean, Baboon! jokoak sari bi irabazi leikez Espainia mailan; lehenengoa, musikearen arloan; bestea, konsola-jokorik onena izatea. Urtearen hasieran agertu zan PS Vita plataforman joko euskalduna, eta kritika onak jaso ditu orain arte.

Baboon! Euskadin PlayStationentzat egindako lehenengo bideo-jokoa da. Estrategia eta puzleak nahasten dira bertan, eta manga etxurea be badauka. Tumbili tximu txikia da protagonista (baboon, ingelesez, babuino da), aurrera egiteko bonbak erabilten dituana. Danetara, 60 maila dira, 8 mundutan banatuta.

Gamelab sariak garrantzitsuenetarikoak dira, eta euren 8. edizinoa ospatuko dabe datorren asteko eguenean, hilaren 25ean. Baboon! bideo-joko euskaldunaren lehiakideak Funk of Titans (Katalunia), Ziggurat (Asturias) eta Spy Chameleon: RGB Agent (Katalunia) izango dira konsola-jokoaren atalean.

Jon Cortazar Bilboko Relevo Videogames estudioko sortzaile eta zuzendariaren eretxiz, oso garrantzitsua da hautagaien artean egotea. Relevo etxeak pausu garrantzitsua emon behar dau laster, izan be, Txinan, Taiwanen eta Japonian be jokoa aurkeztu eta merkaturatu behar dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu