Bob Stroger protagonista Hondarribian
2015-06-15 15:31 MusikeaIkusmin handiena piztu dauenetako bat Bob Strogerren iragarpena izan da. Jaialdian aurretik egondakoa da baxu-jotzaile mitikoa, baina aurten Hondarribia Blues saria jasoko dau, bere ibilbide joriaren goresgarri. Howlin’ Wolfekin, Muddy Watersegazeta beste artista askogaz ibiliaren porasuz eratu eban bere estiloa 1930ean jaiotako musikariak.
Bluesa aurten be helduko da Hondarribira, urteroko hitzorduan, Hondarribia Blues Festivalen hamargarren edizinoan. Hogei kontzertu baino gehiago eta bluesagaz lotutako beste hamaika ekimen atondu ditue garagarrilaren 9tik 12ra arteko lau egunetarako. Bi agertoki nagusi (Itsas Etxea auditoriuma eta Benta) eta bi txikiago (Arma plazan eta San Pedro kalean) jarriko ditue. Egitarau oparoan, danetariko estiloak sartu ditue: Chicagoko estiloa, big bandak, zydeco…
Izen batzuk nabarmentzearren, besteak beste, Travellin´Brothers Sextet, Dr. Feelgood, Paul San Martín, Lil' Ed & The Blues Imperials, Ariyo, Bob Margolin eta Dwayne Dopsie and the Zydeco Hellraisers izango dira tartean.
Edozelan be, aurten, Bob Stroger baxu-jotzaile beteranoa omenduko dau jaialdiak, musika genero honetako mito bizietako bat.
Aitatutako 20 kontzertu horreen artean, kirol portuan be kontzertu bi egingo ditue aurten: barikuan (Bluedays) eta zapatuan (Mr Groovy and the Blue Heads).
Era berean, Bluesa, 10 Urtez Gure Artean erakusketea be antolatu dabe Hondarribia Blues Jaialdiaren hamargarren urteurrenaren harian.
Carlos Malles musika topagunearen zuzendariaren berbetan, hamar urteotako helburua lortu dabe, bluesa herritarrei hurerratu deutsegulako. Igaz, 90.000 lagun joan ziran kontzertuetara, eta, datu horren aurrean, hitzorduak hartu dauen neurrira egokitutako aurrekontua aldarrikatu dau.
Bob Stroger
Ikusmin handiena piztu dauenetako bat Bob Strogerren iragarpena izan da. Jaialdian aurretik egondakoa da baxu-jotzaile mitikoa, baina aurten Hondarribia Blues saria jasoko dau, bere ibilbide joriaren goresgarri. Howlin’ Wolfekin, Muddy Watersegazeta beste artista askogaz ibiliaren porasuz eratu eban bere estiloa 1930ean jaiotako musikariak.
Bon Strogerrek nahikoa merezimendu egin dau sari hau jasoteko. 1955ean Chicagora joan zanetik, bluesari emon deutso bizitza osoa Missouriko bluesman honek. Howlin’ Wolf eta Muddy Waters lako artistek joten eben klub baten atzealdean bizi izan zan lehenengo urteetan uri haretan. Eta hain zuzen orduan heldu eutson amuak,ordutik bluesari estu lotuta bizi izan baita. Hasteko bere taldeagaz joten, gero Eddie King lako artista handiakaz, eta geroago, Otis Rush lako izarragaz, besteak beste. Gaur egun izarra da Bob Stroger, oso ondo ordaindutako baxu jotzailea.
2010. urteko jaialdian arrakasta handia izan eban Stroger jn.aren zuzenkoak eta aurten barriro be itzuliko da Hondarribira Muddy Watersen 100. urteurrena eta jaialdiaren 10. urteurrena ospatzera eta Blues Hondarribia Award 2015 saria jasotera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!