Tomorrowland

Karolina Almagia 2015-06-23 11:07   Zinema kritikak

Oso ondo hasten da Tomorrowland eta lehenengo ordu erdian, aho zabalik geratuko gara digitalean egindako erakusketa teknikoagaz. Efektu tektnikoakaz aspertzen hasteaz batera, argudioa lausotzen doa. Barriro be, Disney faktoriak ikusgarritasunaren alde egin dau, mezua bidearen ertzean itxita. Betikoa: leherketak eta lasterketak lehenetsi, narrazinoaren hunkipen indarraren kalterako.

- Zuzendaria: Brad Bird.
- Gidoilariak: Damon Lindelof, Brad Bird, Jeff Jensen.
- Interpreteak: Britt Robertson, George Clooney, Raffey Cassidy, Hugh Laurie, Thomas Robinson,Tim McGraw, Kathryn Hahn, Keegan-Michael Key, Pierce Gagnon, Matthew MacCaull, Chris Bauer, Judy Greer.
- Produktoreak: Walt Disney Pictures / A113 / Babieka.
- Iraupena:  130 min.
- Herrialdea: AEB.


Disneyren azken superprodukzino hau 1964an abiatzen da, Frank Walker ume asmatzailearen istorioagaz. Honek New Yorkeko Nazinoen Azokan bere azken makinea aurkeztu eta bertan Athena neskato berezia ezagutuko dau. Athenaren bitartez, Walkerrek Tomorrowland mundu futurista eta zoragarria ezagutuko dau. Gero filmak gaur eguneko sasoira salto egin eta orduan agertzen dira Casey Newton neska azkarra (Britt Robertson), eta nagusitako Frank Walker bera (George Clooney). Alkarregaz Tomorrowlandera bueltau beharko dira, zoritxar handi bati aurre egiteko asmoz.

Oso ondo hasten da Tomorrowland eta lehenengo ordu erdian, aho zabalik geratuko gara digitalean egindako erakusketa teknikoagaz. Gainera, personaiak eta tramea sano dira interesgarriak. Baina hasierako tarte hori pasauta, istorioa interesa galtzen doa eta gaizkile eta onen arteko persekuzinoak eta lasterketak ardatz dituan beste film baten aurrean gagozala jaubetuko gara. Efektu tektnikoakaz aspertzen hasteaz batera, argudioa lausotzen doa. Barriro be, Disney faktoriak ikusgarritasunaren alde egin dau, mezua bidearen ertzean itxita. Betikoa: leherketak eta lasterketak lehenetsi, narrazinoaren hunkipen indarraren kalterako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu