Sandra Ferron, Paul Lores, Andrea Molina eta Ainhize San Andres dira I. Bizkaidatz Txikia Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2015-06-23 18:42   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako literatur lehiaketan 186 neska-mutilek hartu dabe parte. Bizkaidatz Txikiak literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatu nahi dau Bizkaiko eskola-umeen artean.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako literatur lehiaketan 186 neska-mutilek hartu dabe parte. Bizkaidatz Txikiak literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatu nahi dau Bizkaiko eskola-umeen artean.

Kontuak kontu, Sandra Ferrón eta Paul Lores, umeen kategorian, eta Andrea Molina eta Ainhize San Andrés, gazteen kategorian: horrexek dira Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bizkaidatz Txikia literatur lehiaketearen lehenengo edizinoko irabazleak. Lehiaketea kategoria bitan banatuta dago, eta, bakotxean, euskerea eta gaztelaniako modalidadeak dagoz.

Bizkaidatz Txikian parte hartu dabenek literatur kontakizun bat idatzi behar izan dabe, gaur egungo bi idazlek proponidutako bi hasieratatik abiatuta. Gaztelaniazko istorioa Belén Lucasek asmau dau (El misterio del jarduin botanico), eta Joanes Urkixok, barriz, euskerakoa (Zuhaitz neska). Parte-hartzaile bakotxak nahi beste lan aurkeztu ahal izan dau, betibe, proponidutako kontakizunaren hasierara, personaietara eta bertan planteetan diran egoeretara egokituta. Saria jaso daben kontakizunak edizino berezi batean argitaratuko dira.


Saritutakoak:

Umeen kategoria - Gaztelania:

    1. saria: SANDRA FERRÓN REMENTERIA (Gorliz Ikastetxea. Gorliz - Lehen Hezkuntzako 6. maila).
    2. saria: ALEX MARTÍNEZ DE LA HIDALGA MIGUEL (Nuestra Señora del Carmen. Bilbo - Lehen Hezkuntzako 5. maila).

Umeen kategoria - Euskera:

    1. saria: PAUL LORES SERRANO (Zipiriñe Ikastetxea. Sopela - Lehen Hezkuntzako 4. maila).
    2. saria: JOANA SAN ANDRES BOYTCHOVA (Zipiriñe Ikastetxea. Sopela - Lehen Hezkuntzako 4. maila).

Gazteak - Gaztelania:

    1. saria: ANDREA MOLINA BLANCO (Vizcaya Ikastetxea. Zamudio - DBHko 4. maila).
    2. saria: DAVID DE LOS BUEIS PELAEZ (Vizcaya Ikastetxea. Zamudio - DBHko 4. maila).

Gazteak - Euskerea:

    1. saria: AINHIZE SAN ANDRES AYARZA (Begoñazpi Ikastolea. Bilbo - DBHko 3. maila).
    2. saria: AINTZANE MADARIAGA FRADES (Begoñazpi Ikastolea. Bilbo - DBHko 3. maila).

Horrezaz gan, ume eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolagaiak erosteko 150 euroko bono bat jasoko dabe.


Epaimahaia

Epaimahaian literaturearen eta kulturearen munduko persona ezagunak izan dira: Belén Lucas, Joanes Urkixo, Seve Calleja eta Juan Ramón Madariaga.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu